2007-09-27

Elhuyar anaiak FAMATU ENEAn

Ez dakizula nor ziren Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiak? Hori ez da arazoa! Bota begiratu bat hemen. Bide batez esan urriaren 7an kilometroak edo Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia Bergaran ospatuko dela. Eta guzti honek zer lotura duen? Urriaren 6ko Berria egunkaria erosi eta Mantangorri haur gehigarrian aurkituko duzu erantzuna.

PANTTUPIAK. Trikuk erretzeari ekin dio?

Tabakoaren aurkako legeak puri-purian daudela Panttupietako Trikuk erretzeari ekin dio? ezinezkoa da! Ez ote daki tabakoak berarekin dakartzan kalteak? hori eta askoz gehiago, urriaren seian Berria egunkariaren paperezko edizioan Mantangorri Haur gehigarrian aurkituko duzun Panttupien istorio berrian, ez galdu eta egizu erreserba kioskoan!!!

2007-09-20

Bilboko Historia FAMATU ENEAN



"Beti izango dugu Bilbao" zioen Fermin Muguruzaren abestiak. Irailaren 29an Berria egunkariko Mantangorri haur gehigarrian, Bilbo hiriaren historia aztertuko dugu, aste horretan Guggenheim Museoaren hamargarren urteurrena ospatzen hasiko direla profitatuz.

PANTTUPIAK haserreturik?


Zer da dabilena edo badabilena? zergatik dago Triku Beltxorekin haserre? erantzuna datorren asteko larunbatean (irailak 29), Berria egunkariko paperezko edizioko Mantangorri haur gehigarrian...

ZarauztART'2007

Zarauzko Arte eta Historia Museoaren ekimenez, iaz hasitakoari segida emanez, joan den larunbatean (irailak 15), Arrosadia parkeko zelaietan ZarauztARTen ekitaldi berri bat eman zen, non, herriko zenbait artistek bertan geratuko diren muralak binakako taldetan margotu zituzten, eskultura tailer bat, zein haurrei zuzendutako beste zenbait ekinbide antolatu ziren. Bide batez, omenalditxoa egin zitzaien Juan Luis Mendizabal "Mendi" eta Fernando Beorlegi margolariei, nahiz eta azken honek ezin izan zuen etorri, osasun arazoak medio. Hemen dituzue ekitaldiko zenbait argazki.

2007-09-18

Pirritx eta Porrotxen abentura berria FAMATU ENEAn


Zer ote da Pirritx eta Porrotxek aurrean dutena? erantzuna larunbat honetan, Berria egunkariko paperezko edizioan, Mantangorri haur gehigarrian...

PANTTUPIAK: aintzirako eulien garaipena?


Berria egunkariko paperezko edizioan larunbatero argitaratu ohi den Panttupien aste honetako komikian euliek berebiziko garaipena lortu dutela dirudi, baino...



...agian hobe duzu larunbata honetan istorioa osorik irakurtzea!

ZarauztART erakusketako CDrom-a kalean


Zarauzko Arte eta Historia Museoak iaz antolatutako "ZarauztART" erakusketari buruzko CDrom bat argitaratu berria du, non erakusketa hura eta bere inguruko ekimenen memoria biltzen den. CDrom honetan parte hartu genuen artista desberdinen biografiak eta erakusketara aurkezturiko lanen irudiak ageri dira. Erakusketari amaiera emateko egindako kale ikuskizuna barne.

2007-09-13

PANTTUPIAK eta excalibur ezpataren mitoa


Larunbat honetan Berria Egunkariko Mantangorri haur gehigarrian, ezpata ingudetik ateratzeko teknika azalduko du Abatzako Jaunak. Berria egunkariaren paperezko edizioan.

ISPILU arte galeriak "Gernika 1937-2007" DVDa kaleratu du


Badira zenbait hilabete Zarauzko Ispilu Arte galeriak "Gernika 1937-2007" erakusketa amaitu zuela. Hala ere, joan den astean erakusketa haren ingurukoak biltzen dituen DVDa kaleratu berri dute. DVD honetan erakusketa bera osatzen zuten lanez gain, haren inguruan egindako mahainguruak, testigantzak eta Aproja taldeak propio eginiko antzerkia ikusi daitezke. DVDa Ispilu Arte galerian erosi daiteke. DVDa Pelaio Eizagirrek errealizatu du, Zuzendaria Leticia Eizagirre izan delarik.

2007-09-12

Telebista bat goi devoniar aroan?


Aste honetan BERRIA egunkariko MANTANGORRI haur gehigarrian "Famatu Enea" komiki sailean, duela 360 milioi urte lurrean lehen pausoak eman zituen iktiostega animalia bitxiak ezusteko bat izango du. Istorioaren nondik norakoak jakin nahi badituzue, irakur ezazue larunbat honetako BERRIA egunkariaren paperezko edizioa. Baaai, kioskoetan saltzen den hori!

TXAPARRO Zarauzko herri aldizkaria 100. zenbakira heldu da.

TXAPARRO, Zarauzko herri aldizkaria, bere 100. zenbakira heldu da. Ez da makala! Aldizkari honetan kolaboratzaile izan naizenez, nik ere aportazio txiki bat egin dut ale honetan:












Zorionak, eta zenbaki askotarako!

Alprojaren arrakasta berri bat ...ta amona benidorren!

Iragan Igandean Euskal Jai Egunez, Zarauzko Alproja herri antzerki taldeak "...Ta Amona Benidorren!" antzezlana taularatu zuen. Hemen duzue egun hartako kronika Urola Kostako HITZAren eskutik.

2007-09-06

KONTXAKO ESTROPADAK famatu enean

Berria egunkarian larunbatero argitaratzen den Mantangorri haur gehigarrian, astero-astero argitaratzen den famatu enea komiki saila asteburu honetan kontxako estropaden inguruan arituko da. Zer ote da traineru guztiak batera abiaranten dituena? Erantzuna larunbat honetako Berrian (paperezko edizioan). Bide batez, doakie ENBATAkoei omenalditxo bat.





Bestalde, Panttupiak saileko istorio bat ere izango da, non, Triku pertsonaiak txiza egiterakoan dituen arazoak azalduko ditugun. Hau ere Berria egunkariko paperezko edizioan irakurri beharko duzue. Laster arte!!













2007-09-04

EUSKAL JAIAK 2007 ...ta amona benidorren!

Urteroko moduan Zarauzko Alproja taldeak Euskal Jai egunean, herri antzerki obra berri bat eskeiniko du. Eskulibururako ondoko marrazkitxoak egin ditut, eskenatokia margotzeaz gain (azken honen argazkiak beste batetan igoko ditut). Hona hemen bada, "Ta Amona Benidorren" antzezlanerako egindako zenbait marrazki:










Beno, ba hemen da peliren bloga. Goizo da esateko zer aurkituko duzuten hemen, baina denborarekin eta istorio honen nondik-norakoak ikasten joan ahala joango zarete ikusten eta irakurtzen. Ongi etorri, eta laster arte!