2007-11-30

Durangoko Azokako afitxaren "making-off". Une hautatuak FAMATU ENEAn


Aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako kartela nola egin zen jakin nahi duzue? Famatu enean azalduko dizuegu, adi kioskoari eta erosi Berria egunkaria abenduaren zortzian, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko dituzue kartelaren nondik norakoak.

2007-11-27

PANTTUPIAK: Basajaunaren urteroko neurak


Panttupien istorioak jarraitzen dituzuenontzat kontu jakina dira udazkeneroko Basajaunaren tristealdiak, izan ere bere buruko "ilea" hostoez osatua dago, eta zer gertatzen zaie hostoei udazkenero? Ba, horitu, erori eta orbel bihurtzen direla, honela, urtero-urtero Basajauna burusoildu egiten da, eta honek ikaragarrizko neurak ekartzen dizkio (berari eta inguruan dituen orori). Baino badakizue ere, Lamiako lamia izateaz gain, ile kontuetan jakituna dela, ba ote du irtenbiderik Basajaunaren tristeziari amaiera emateko? Erantzuna beti bezala, Berria egunkariaren paperezko edizioan, datorren abenduaren zortzian, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbatero zure kioskoan!!!

2007-11-21

Durangoko Azoka begibistan


Abenduaren bata, Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka (DVD, egutegi, eta era guztietako euskal argitalpenena ere bai) aurrean da, asteburu luzerako plan ederra: Olentzerok oparitu nahi diguna aukeratzeko, edo bestalde urtean zehar argitaratu den kulturari erreperatzeko, hortaz ariko gara Famatu Enean, Mantangorrin, Berrian...

PANTTUPIAK: Aitona Zenutrio gomendio eske


Badirudi Aitona Zenutriok, Joakina Sorginarengana jo zuela ondoko binetan adierazten duen bezala, zer gertatu ote da? erantzuna jakitea oso erraza da, botaiozue begiratu bat, abenduaren leheneko Berria egunkariaren baitan etorriko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriari, paperezko edizioari, bai, ordurarte!

2007-11-13

Merenge inbasioa Euskal Herrian


Oraindik ez zarete ohartu? oraindik ez da zuen etxea merengez bete? Ba, kontu honen berri emango du azaroaren 24ko Mantangorrin ageriko den Famatu Eneak. Ez ahaztu Berria egunkariaren paperezko edizioa erostea, beranduegi izan baino lehen!!!

Lehenengo eltxo kosmonauta



Lehendik ezpaziora eltxoak bidali badira ere, hauxe dugu bere kabuz joango den aurrenekoa. Nola lortuko du? horretarako, azaroaren 24ko (larunbata) Mantangorri irakurri beharko duzu, Berria egunkariaren paperezko edizioarekin batera kioskoan ageriko dena.

2007-11-07

Zer ote dakar BERRIA egunkariak bere baitan?


Jakin nahi duzu? ba, ez galdu azaroaren hamazazpian Mantangorri gehigarriko FAMATU ENEAren istorioa. Egunkari berean, paperezko edizioan, beti bezala.

JOAKINA SORGINA berriro arazoetan!


Harrigarria! Joakina Sorgina berriro arazoetan sartuta!!! Zein arazo? mmm...dena ezin da esan, azaroaren17ko Mantangorrin irakurri beharko duzu, badakizu, Berria egunkariaren paperezko edizioan larunbatero argitaratzen den Haur eta gaztetxoen gehigarrian!!!

2007-11-06

FAMATU ENEA Wazemank eta gero zer?


Ez al zen WAZEMANK umorezko saioa amaitu? ETB1ean errepikatzeari ekingo diote berriro? Datorren larunbateko Mantangorrin esklusiba dugu zuentzat, Anjel Alkain eta bere kideak badabiltza zerbaitetan...adi egon...Berria egunkariko paperezko edizioan, kioskoetan saltzen den horretan, bai, hantxe irakurri ahalko duzue.

PANTTUPIAK hirugarren solairuraino hazi dira?


Hala dirudi, Pertxentak Beltxoren aurpegia leihoaren bestaldean ikusten du eta! Zer gertatzen da? erantzuna, datorren larunbateko Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriko orrialdetan aurkituko duzu, paperezko edizioan, noski.

2007-11-05

joan den larunbateko MANTANGORRIn argitaraturiko komikiak




Oporretan izan naiz eta ezin izan nuen aurreko asteko komikien aurrerapenei buruzko post bana idatzi, beraz, eta dagoeneko argitaratuak izan direnez, joan den larunbatean (azaroak 3) Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian azaldu ziren komikiak osorik ezartzea erabaki dut, hemen dituzue, urrenez-urren "Famatu enea" saileko infernuetarako bidaia, eta Panttupietako Trikuren kontakizun itzela.