2008-11-29

FAMATU ENEA: Gizon Ikustezina Durangoko Azokan


Hemen da Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka. Aurtengo azokako kartelak gizon ikustezin bat ageri du, edo hori uste dugu, bere txapelaren pean, betaurrekoen atzean eta aurikularren artean paraturik, baina ez da azokara bakarrik etorri, datorren larunbatean Mantangorrin ikusi eta irakurri ahalko duzuen bezala -ikusi, ikusi...agian ez, ez al zen bada ikustezina?-. Etzazutela galdu datorren abenduaren seiko Berria egunkariaren baitako haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko den istorio hau!

PANTTUPIAK euren iraganarekin topatzen dira


Datorren larunbatean, abenduaren 6an, Trikuk aurkikuntza xelebre bat egingo du etxeko ganbaran: Xingola haur eta gaztetxoen ale zahar bat. Xingola, haur eta gaztetxoen gehigarria izan zen Euskaldunon Egunkarian, hura itxi zuten arte. Zein izango ote da gure lagunen erreakzioa euren iraganarekin tupust egiterakoan? Erantzuna, betiko moduan, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian izango duzue zain, larunbateroko moduan.

2008-11-22

GATIBU taldearen disko berria FAMATU ENEAn



Hemen dira gatibukideak, Alex Sardui kantaria aurrean dutela , disko berria kaleratu dutela eta Famatu Enean aurkezpen berezi bat prestatu dugu, merezi duelako, etzazutela galdu datorren azaroaren 29ko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko den komikia, larunbateroko moduan.

Panttupiak eta mendi muturretako muturreko ezustekoak


Pertxenta eta Beltxo Mendi muturrera igo dira ikuspegiaz gozatzera, honaino dena arrunta, baino hara zer ageri den behelainoaren artetik... nor ote? ez du itxura onik bederen... zer gertatuko ote zaie panttupiei? Badakizue, datorren azaroaren 29an Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue istorio osoa, larunbateroko moduan.

2008-11-15

FAMATU ENEA, euskal selekzioaren izenaz eta izanaz.


Ika-mika latza sortu da euskal selekzioko kirolariek euren taldeen izenaren inguruko hautua eman zutenetik. Gai honi helduko diogu datorren asteko Famatu Enean, azaroaren 22an, larunbateroko moduan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren baitan.

PANTTUPIAK: Tartaloren begia eta ipurtargiaren argiak zeresana ematen jarraitzen du


Halaxe da, eta Tartalo begibakarrak azken asteotan pairatzen duen arazoaren irtenbide bila Joakina Sorginarengana joko du. Jakingo ote du Panttupien eskualdeko sorginak Tartalori ataka estutik ateratzen? Guzti hori eta gehiago datorren larunbateko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, azaroaren 22an.

2008-11-08

FAMATU ENEA perretxikoen krisiaz


Ez dira bankuak soilik krisian direnak, hagitz jakina denez, aurtengoa urte oso txarra izan da perretxikoetarako, eta hau aztertzeko Euskal Herriko perretxiko zale handienetako bati elkarrizketa egingo dion irratsaio batetara joko dugu datorren azaroaren 15ean, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren baitan, larunbateroko moduan, izan funtsa eta ordurarte!

Panttupiak eta Tartaloren begi argitsua



Aurreko asteko panttupien istorioaren aurkezpenean genioen moduan, igelen eta ipurtargien arteko gudak aurrez ikusi ezin zitezkeen ondorioak ekarri dizkio panttupien eskualdeko begibakarrari, aritik tiraka jarraituko dugu datorren azaroaren 15ean, Berria egunkariaren baitan larunbateroko moduan aurkituko duzun Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-11-04

FAMATU ENEA: Euskarazko Rockaren bilakaera orrialde batetan


Iparraldean, duela hogeita hamar urtetik gora 1970ko hamarkadaren hastapenetan Niko Etxart eta Errobi taldeak garaiko rock & rollaren bide oparoak euskaraz abesteari ekin ziotenetik gaur eguneraino bide oparoa eman du euskarazko musikagintzak. Egun estilo anitzetan jo eta euskaraz abesten duten talde eta bakarlari ugari daude, eta urteetan egin izan diren makina bat abesti gure gogoan hiltzatuak geratu dira eguneroko kulturaren parte izateraino, -esan gabe doa, Hertzainak taldearen "nola aldatzen diren gauzak, kamarada" estrofa paradoxa bat bihurtu dela ia hogei eta bost urtetan apenas aldaketarik jasan duen "top txosna" horretan- horregatik eta beste mila arrazoirengatik omenalditxo bat egingo diogu FAMATU ENEA sailean, agian gure irakurle gaztetxoenek ez, baina zihur euren gurasoek entzun eta gozaturiko abesti eta musikariei, ez galdu beraz dagoeneko klasiko bihurtu diren hauen ondarearen inguruan prestatu dugun komikia, merezi du eta! Datorren larunbatean, azaroaren zortzian, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

PANTTUPIAK: Ipurtargiaren istorio harrigarria


Panttupien eskualdeko erreka intsektuen eta igelen arteko gudu zelaia dela ongo dakizue asteroko irakurleok. Igelek, euren jaki ohiturak zabaldu nahian edo, ipurtargiekin oraino zuten bakea hautsi dute eta honek ezohiko egoerak ekarriko ditu... anfibioen eta intsektuen arteko gudutik at direnei eragiteraino! nola? Ez galdu datorren azaroaren zortziko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, Berria egunkariaren baitan aurkituko duzue, larunbateroko moduan.