2007-12-29

Errege Magoek arazoak dituzte


Olentzero, Aita Noel, Lagun Ikustezina,... konpetentzia larria dute Belengo estalpe batetara haurtxo jaioberri bati opariak eramatera joan ziren ekialdeko Errege Mago haiek. Zure herriko kaleetara iritsiko diren egun berean, urtarrilaren 5eko Berria egunkariaren baitan aurkituko duzun Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko dituzu bizi duten krisiari aurre egiteko izan dituzten burutazioak. Litekeena da aurtengo kabalgata oso, oso bestelakoa izatea. Zoaz kioskora eta jakin ezazu goizetik arratsalde amaieran erregeak etortzerakoan zerekin aurkitu zaitezkeen.

Elurra heldu da Panttupien eskualdera


Ez harritu, azken egunotan egiten duen hotzarekin, litekeena da urte berria elurretan hastea, eta nola!!! Datorren urtarrilaren 5eko Berria egunkariarekin batera argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzu. Zoaz kioskora eta hasi urte berria algara batetan.

2007-12-24

URTE BERRI ON!!!


Datorren abenduaren 29ko Berria egunkariarekin batera, 2008 urteko egutegia banatuko da, erreserbatu ezazue kioskoan agortu baino lehen!!! abisatuta zaudete.

Euskadi vs. Catalunya. Herri bat, selekzio bat.


Aurten Euskal herriko futbol selekzioa Catalunyakoaren aurka lehiatuko da, gero eta gertuago dago gure herriko kirolariek euren koloreak defendatzeko aukera izango duten eguna, eta Famatu Enea saileko komikian hori azaldu nahi izan dugu. Ez galdu abenduaren 29ko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, paperezko edizioan, beti bezala.

PANTTUPIAK: zergatik jotzen dute euskal herriko igelek iparraldeko aintziretara abenduaren 28an?


Galdera sakona dirudi, ez ordea egun horretan hegoaldean zer ospatzen den jakingo bazenute, erantzuna, abenduaren 29ko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian izango duzue, joan kioskora, berandu izan baino lehen...

2007-12-17

ZORIONAK!


Hemen ditugu gabonak!!! eta FAMATU ENEAk Olentzerorengana jo du, gauza askotaz mintzatu zaigu gure ikazkin maitatua, hauen artean zein den aurtengo oparirik preziatuena. Hau eta beste zenbait kontu abenduaren 22ko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den "Mantangorri" haur eta gaztetxoen gehigarrian, ez galdu eta zoazte kioskora agortu aurretik!!!

Nortasun krisia piraten artean?


"Panttupiak" komiki sailean ageri ohi den Sugaraitxipi kapitainaren hitzek hori aditzera daramatela dirudi. Zihur? Zalantzak argitzeko irakurri abenduaren 22ko Berria egunkariaren baitan ageriko den istorioa. Zoazte bada larunbatean eskura duzuen kioskora.

2007-12-07

FAMATU ENEA: Euskal Herria eta Surfa, harreman bitxi baten azterketa.



Aritz Aranburuk euskal surfa gailurrera eraman du, bere amonak aspaldian telebistan ikusi dugun iragarki hoberenetako batetan parte hartzen du, eta zein da surfaren eragina euskal gizartean? adi datorren abenduaren hamabosteko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriari, kioskoan izango duzu zain.

PANTTUPIAK: Basajaunaren urteroko neurak (eta II)


Joan den asteko Mantangorrin argitaratu zen Panttupien istorioak jarraipena du, izan ere, badirudi Lamiakoren ideiak ez direla hasiera batetan diruditen bezain onak... zergatik? abenduaren 15ean Berria egunkaria kioskoan erosi eta jakingo duzu.