2008-12-26

FAMATU ENEA: komikigilearen ipuina


FAMATU ENEA komiki sailak 2002ko azaroan hasi zuen bere ibilbidea, jatorrian ideia simple bat zegoen: Euskal herriko famatuen pasadizo barregarriak (benetako gertaeretan oinarrituak, zein asmatuak) komikiratzea. Honela, astez-aste sail hau garatuz joan da eta hasierako ideiatik haratago denetarik egon da bertan, famatuen kontuetan oinarrituriko istorioez gain, gizarte kontuak, garaiaren araberako komikiak, jai handietan oinarrituriko istorioak, komiki-karaokeak, telebista saio ezinezkoak edo inoiz pentsaezinezkoak izan zitezkeen istorioak komikia bezalako bide soil baino eraginkor batez azalduak, alta, hasten den guztiak omen du amaiera, eta aro hau itxitzeko urte guzti hauetan komiki hauen atzean egon denak aurpegia emango du azkenean. Norberak bere buruaz trufa egiten jakin behar du umorea behar bezala egiteko, eta horixe da egin dudana. Lagun eta ezagun askok behin baino gehiagotan esan didate ea noiz egingo nuen honelako istorio bat, bada, hemen da, datorren urtarrilaren 3an argitaratuko da Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbateroko moduan. Hala ere hau ez da agur bat, gero arte bat baizik. Besarkada bero bat guztioi!

Panttupien agurra


Azken asteotan garatuz joan den istorioak argitu bezala, Panttupiek oporrak hartu nahi zituzten, zortzi urteren ostean nekatu xamar baitaude. Abentura eta pasadizo mordoa igaro dituzte Euskaldunon Egunkariko "Xingola" gehigarrian lehenik eta Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian azken bost urteotan. Honela, Triku, Pertxenta, Lamiako eta Beltxok hurren arte esango digute, baino baita Basajaunak, Joakina sorginak, Joanes Sugaraitxipi kapitainak eta honen filibustero eskifaiak, Abatzako jaunak eta Ezkor ahari sarkastiko baino leialak, Gorbeiako herensugeak, Txerrimutur ireltsoak, Pitxitxi katuak, Tartaloren begibakar Heavy Metalzale leinuak, aitona Zenutriok, aintzirako euli ganberro eta igel gizajoek eta panttupien abenturetako partaide, bidelagun eta askotan protagonista izan diren hainbat eta hainbat pertsonaiek besarkada handi bat ogorriko dizuete urte berriaren atarian, datorren urtarrilaren 3an, larunbata, betiko legez. Mila esker hor egoteagaitik!

2008-12-23

FAMATU ENEA: eguberrietarako... Aukeratu zure Olentzero!


Olentzero gurea dibertsifikatu egin da, aniztasun ikaragarri baten jabe da eta ez du zentzu berbera Euskal Herriko toki guztietan, hala ere, ikerketa etnologikoetatik haratago, datorren abenduaren 27an Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian eguberrietako pertsonaia honen zenbait alderdirekin harritu eta barre algarak egingo ditugu, larunbateroko moduan, Berria egunkariaren baitan!

PANTTUPIAK euren iragana... eta iraganetik hona, ZORTZI URTE!!!


Azken asteotako istorioa gorpuzten doa, hasierako ezustekoak ondorioztatzeak ekarriko dizkie Panttupiei, eta zer ondorioztatuko dute? Datorren abenduaren 27an irakurri eta ikusi ahalko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen Berria egunkariko gehigarrian.

2008-12-11

Kazetarien fauna FAMATU ENEAn


Nork egiten ditu famatuak famatu? Kazetariek jakina! Hainbeste famatuen istorioetaz aritu ostean, kazetaritzari omenaldi ttipi bat egingo diogu datorren abenduaren 20ko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko dugun istorioan, larunbateroko legez, zoazte kioskora, please!

PANTTUPIAK: euren iraganarekin... hauek bai astunak!!!


Marrazkilariari garuna lehortu zaio edo zer? Dagoeneko hirugarren post-a da antzerako leloarekin, bai, bai... Trikuk "Xingola" Euskaldunon Egunkaria zenaren Haur eta gaztetxoen gehigarriaren ale zahar bat topatu zuen ganbaran zokormiran zebilela, eta ale hori irakurtzen duen panttupi oro bapatean zahartzen da bere iraganarekin topo egiten duenean. Ongi,... panttupi guztiak?...mhmmm.. Beltxo lauetatik azkarrena da, beraz, baliteke oraingoan zuek uste ez bezalako amaiera egotea istorio honetan, larunbateroko moduan, datorren abenduaren 20an, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko da, eta baliteke bat baino gehiago harritzea ondorioekin. Kasu beraz!

2008-12-08

Adiorik ez Mikel, gero arte baizik


Abenduaren lehen egunean Mikel Laboak utzi gintuen. Astebete igaro da zer esan dezakegu dagoeneko? Bere heriotzetik egun batzu igaro badira ere, omenaldi bat egingo diogu FAMATU ENEA komiki sailean, zer gutxiago, kantagintzan bertakotasuna inork ez bezala landu, xumetasunetik unibertsala eta modernoa izaten eta ekiten jakin zuenari. Betirako izango dugu gure artean, bere diskoetan jasota, bere ahots bereziaz, abesti zahar zein poema berriei pentsaezinezko bideak emanaz, denbora desagertaraziz, orainaldi jarrai batetan. Datorren larunbatean (abenduak 13) Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

Panttupiek euren iraganarekin topo egiten jarraitzen dute


Aurreko astean Trikuk aurkitutako "Xingola" haur eta gaztetxoen gehigarriaren aleak zeresana ematen jarraitzen du Panttupien artean, izan ere uste baino denbora gehiago daramate euskarazko prentsan... datorren larunbatean, abenduaren hamairuan Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian ikusi eta irakurri ahalko duzuen moduan.

2008-11-29

FAMATU ENEA: Gizon Ikustezina Durangoko Azokan


Hemen da Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka. Aurtengo azokako kartelak gizon ikustezin bat ageri du, edo hori uste dugu, bere txapelaren pean, betaurrekoen atzean eta aurikularren artean paraturik, baina ez da azokara bakarrik etorri, datorren larunbatean Mantangorrin ikusi eta irakurri ahalko duzuen bezala -ikusi, ikusi...agian ez, ez al zen bada ikustezina?-. Etzazutela galdu datorren abenduaren seiko Berria egunkariaren baitako haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko den istorio hau!

PANTTUPIAK euren iraganarekin topatzen dira


Datorren larunbatean, abenduaren 6an, Trikuk aurkikuntza xelebre bat egingo du etxeko ganbaran: Xingola haur eta gaztetxoen ale zahar bat. Xingola, haur eta gaztetxoen gehigarria izan zen Euskaldunon Egunkarian, hura itxi zuten arte. Zein izango ote da gure lagunen erreakzioa euren iraganarekin tupust egiterakoan? Erantzuna, betiko moduan, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian izango duzue zain, larunbateroko moduan.

2008-11-22

GATIBU taldearen disko berria FAMATU ENEAn



Hemen dira gatibukideak, Alex Sardui kantaria aurrean dutela , disko berria kaleratu dutela eta Famatu Enean aurkezpen berezi bat prestatu dugu, merezi duelako, etzazutela galdu datorren azaroaren 29ko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko den komikia, larunbateroko moduan.

Panttupiak eta mendi muturretako muturreko ezustekoak


Pertxenta eta Beltxo Mendi muturrera igo dira ikuspegiaz gozatzera, honaino dena arrunta, baino hara zer ageri den behelainoaren artetik... nor ote? ez du itxura onik bederen... zer gertatuko ote zaie panttupiei? Badakizue, datorren azaroaren 29an Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue istorio osoa, larunbateroko moduan.

2008-11-15

FAMATU ENEA, euskal selekzioaren izenaz eta izanaz.


Ika-mika latza sortu da euskal selekzioko kirolariek euren taldeen izenaren inguruko hautua eman zutenetik. Gai honi helduko diogu datorren asteko Famatu Enean, azaroaren 22an, larunbateroko moduan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren baitan.

PANTTUPIAK: Tartaloren begia eta ipurtargiaren argiak zeresana ematen jarraitzen du


Halaxe da, eta Tartalo begibakarrak azken asteotan pairatzen duen arazoaren irtenbide bila Joakina Sorginarengana joko du. Jakingo ote du Panttupien eskualdeko sorginak Tartalori ataka estutik ateratzen? Guzti hori eta gehiago datorren larunbateko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, azaroaren 22an.

2008-11-08

FAMATU ENEA perretxikoen krisiaz


Ez dira bankuak soilik krisian direnak, hagitz jakina denez, aurtengoa urte oso txarra izan da perretxikoetarako, eta hau aztertzeko Euskal Herriko perretxiko zale handienetako bati elkarrizketa egingo dion irratsaio batetara joko dugu datorren azaroaren 15ean, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren baitan, larunbateroko moduan, izan funtsa eta ordurarte!

Panttupiak eta Tartaloren begi argitsua



Aurreko asteko panttupien istorioaren aurkezpenean genioen moduan, igelen eta ipurtargien arteko gudak aurrez ikusi ezin zitezkeen ondorioak ekarri dizkio panttupien eskualdeko begibakarrari, aritik tiraka jarraituko dugu datorren azaroaren 15ean, Berria egunkariaren baitan larunbateroko moduan aurkituko duzun Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-11-04

FAMATU ENEA: Euskarazko Rockaren bilakaera orrialde batetan


Iparraldean, duela hogeita hamar urtetik gora 1970ko hamarkadaren hastapenetan Niko Etxart eta Errobi taldeak garaiko rock & rollaren bide oparoak euskaraz abesteari ekin ziotenetik gaur eguneraino bide oparoa eman du euskarazko musikagintzak. Egun estilo anitzetan jo eta euskaraz abesten duten talde eta bakarlari ugari daude, eta urteetan egin izan diren makina bat abesti gure gogoan hiltzatuak geratu dira eguneroko kulturaren parte izateraino, -esan gabe doa, Hertzainak taldearen "nola aldatzen diren gauzak, kamarada" estrofa paradoxa bat bihurtu dela ia hogei eta bost urtetan apenas aldaketarik jasan duen "top txosna" horretan- horregatik eta beste mila arrazoirengatik omenalditxo bat egingo diogu FAMATU ENEA sailean, agian gure irakurle gaztetxoenek ez, baina zihur euren gurasoek entzun eta gozaturiko abesti eta musikariei, ez galdu beraz dagoeneko klasiko bihurtu diren hauen ondarearen inguruan prestatu dugun komikia, merezi du eta! Datorren larunbatean, azaroaren zortzian, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

PANTTUPIAK: Ipurtargiaren istorio harrigarria


Panttupien eskualdeko erreka intsektuen eta igelen arteko gudu zelaia dela ongo dakizue asteroko irakurleok. Igelek, euren jaki ohiturak zabaldu nahian edo, ipurtargiekin oraino zuten bakea hautsi dute eta honek ezohiko egoerak ekarriko ditu... anfibioen eta intsektuen arteko gudutik at direnei eragiteraino! nola? Ez galdu datorren azaroaren zortziko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, Berria egunkariaren baitan aurkituko duzue, larunbateroko moduan.

2008-10-24

FAMATU ENEA'S HALLOWEEN


Datorren larunbata azaroaren lehena izango da, honek bezperan herri anglosaxoietan halloween izeneko zera hori ospatuko dutela esan nahi du, eta geroz eta txatxutuago gaudenez, amerikarrek zer, guk hura egiteari ekin diogu, globalizazioaren ondorioak ote? Azaroaren lehenak izan du ordea bestelako ohiturarik gurean, eta hortik doa datorren asteko komikiaren aria, badakizue, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko gaituzue,...kontuz ametsgaiztoekin.

PANTTUPIAK: Trikuren loditasunaren menia


Badirudi duela bi aste Trikuk zituen loditasun arazoek menia eman diotela. Hala ote? Datorren azaroaren leheneko Berriaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian jakingo dugu. Berria egunkarian, larunbateroko moduan.

2008-10-17

FAMATU ENEAk aurkezten du...


..eta aurkeztu beharrekoa nola aurkeztu, bada...Metro Golwin Mayer zinema estudioek egin ohi zuten moduan, lehoi eta guzti! Hala ere, lehoi hau berezi xamarra da, badu arnasketa arazo txiki bat, aurkezten duenarekin zerikusi zuzena du, baino ez dezagun sorpresa guztia azaldu. Pista bat baino ez, lehoi honek datorren Durangoko Azokan arrakasta zihurtatua duen zerbait aurkezten du, ...hori baino ez dizuegu kontatuko. Jakinnahia asetzeko bide erraza duzue, datorren larunbatean, urriaren 25a alegia, zoazte kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan aurkituko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, eta bertan misterio honen argibidea, bien bitartean, eta leoietaz ari garela, Bob Marley handiaren abesti honekin uzten zaituztegu...

Beltxo berriro ere golfean


Gogoan duzue duela astebeteko panttupien istorioa? Beltxok berean dihardu, atarramendu gutxirekin, izan ere kirol horretan ari dela panttupi honek pairatzen dituen ondorioak asmatu ezinezkoak bait dira, larunbatero bezala, urriaren 25eko Berria egunkariaren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzuen bezala.

2008-10-10

NAFARROA OINEZ 2008 FAMATU ENEAn


Urtean zehar ospatzen diren ikastolen aldeko jaialdien egutegia datorren urtea arte ixten du NAFARROA OINEZek. Aurtengoa, Iruñean ospatuko da eta ohitura legez, datorren larunbatean, urriaren 18an, bezperakoa egin dugu FAMATU ENEAn, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian topatuko gaituzue, eta datorren igandean, denok Iruñeara!

Trikuren tripazakua


Ezinbestekoa da osasunarentzat elikadura egoki bat jarraitzea, bestela, ...odolkiak ordainetan! Zein goxoak diren, baina... horra hor non ageri diren mitxelinak eta haragi ederrak gerritik zintzilik, erraz jaten dena kostata kentzen da, eta honetan ari garela, Trikuk badu buruhauste berri bat udan jan dituen kutizia guztien ondorioak direla eta. Datorren larunbatean jakingo duzue bere berri, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitan.

2008-10-03

Jarri sasoian telebista ikusten ari zarela FAMATU ENEArekin!


Orain arte kontraesankorra zirudiena ez da hala!! Telebistak gure burmuinak iogur baten moduan uztekoz gain, sasoian jarri gaitzake. Atera iezaiozu etekina egongelako butakatxoari, nola? ja! zer uste duzue? Dena esango dizuegula? Metodo berria datorren urriaren 11an argitaratuko dugu Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbateroko moduan, Berria egunkariaren baitan...adi beraz...

Beltxo golfean


Nondik dator Beltxoren golfarekiko zaletasuna? golfo bat delako? Panttupien artetik halako savoir-faire eta gustu finak dituen bakarra delako?...ez dakigu zehazki, baino, hala ere gauza bi baino ezin ditzakegu zihurtatu: bata, Beltxok orain arte inoiz ez duela kirol honetan jokatu, eta bestea, datorren larunbatean misterio guztia argituko dizuen istorioa Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzuela, datorren urriaren 11an.

2008-09-26

FAMATU ENEA: KILOMETROAK 2008 IRURAN


Urteroko moduan, urriko lehen igandean Gipuzkoako ikastolen jaia, KMK2008, ospatuko da, aurtengoa Irurako herrian izango delarik. Famatu Enean ohitura dugun legez, ikastolen aldeko jaialdiari eskeini diogu orrialdea, gozatuko duzuelakoan, ez galdu Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, datorren larunbatean, kilometroen bezperan, urriaren 4an.

PANTTUPIAK: Pitxitxi katua eta arrain gorriaren etengabeko lehia


Tematurik dabiltza, bai bata eta bai bestea, Joakina Sorginaren katu xelebrea eta arrain gorri "xebrelea". Badirudi oraingoan guda psikologikoari ekin diotela, ez da gatiburik izango gupidagabeko guda eternalean!!! Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, lehen lerrotik ikusi ahalko duzue desafioa, larunbateroko legez, datorren urriaren 4an.

2008-09-19

FAMATU ENEA: Eitebestein doktorearen aurkikuntzak


Basoaren erdian galduta bada jauregi ilun bat, eta bertan Eitebestein doktoreak urteak daramatza bere esperimentuetan murgildurik "Prometeo Modernoa" izango denaren bila. Frankenstein zenaren urratsak jarraitu ditu, eta badirudi lortu duela, bere azken sormenak argia datorren urrian ikusiko duela jakin ahal izan dugu, baino ezin dezakegu ezer gehiago azaldu, hala ere, Berria egunkariaren irakurleok, datorren irailaren 27an irakurri ahalko dituzue kontu hauek eta askoz gehiago Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriko orrialdeetan, larunbatero moduan, etzazuela galdu...

PANTTUPIAK euren buruaz barrezka?


Irudiari erreparatu ezkero badirudi hala dela, Pertxentaren hitzek garbi uzten dute bederen, zein ote da txistea? Badakizue, Panttupiek bezala egin: datorren irailaren 27an zoazte kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian izango dituzue Triku, Pertxenta, Lamiako, Beltxo eta hauen lagunak zeuon zain, larunbateroko moduan.

2008-09-12

ALPROJA ZIRKUS antzezlanaren bideoa YOUTUBEn

Aurreko post batetan aipatutako antzezlanaren bideoa jarri dute youtuben, hemen ikusi ahalko dituzu aurtengo Zarauzko Euskal Jaietarako Alproja taldeak prestaturiko antzerkiaren une batzu.

Historiaren zertzeladak FAMATU ENEAn


Nola garatzen dira historia izango diren gauza, gertakari eta idatziak? Zerk eragiten du zenbait kontu historia bihurtzea? Zergatik? Une honetan historia egiten ari gara? Argi apur bat botako dugu kontu honen inguruan datorren irailaren 20an, larunbateroko moduan Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

PANTTUPIAK: Trikuren egun dardartia


Zer gertatuko ote zaio Trikuri halako dardara pairatzeko? Hotza ote? Urduritasuna? Kafe gehiegi edan du agian? Erantzuna betiko moduan larunbateko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, datorren irailaren 20an.

2008-09-05

ZARAUZKO EUSKAL JAIAK 2008 - ALPROJA ZIRKUS


Urteroko moduan Zarauzko Alproja taldeak Euskal Jai egunean, herri antzerki obra berri bat eskeiniko du. Aurtengo antzerkiak zirkoa du ardatz (karpa barrukoa zein eguneroko bizitzan aurkitu ohi duguna) eta urtero bezala gonbitea luzatzen dizuet datorren asteartean eguerdiko hamabietan Munoako plazara azaltzeko, etzaizue damutuko!

"Arrisku Horia" FAMATU ENEAn


Zer gertatuko litzateke txinatar guztiak batera jauzi egiteko adostuko balira? Zihurrenik noiz edo noiz entzuna izango duzue kontu hau... horra datorren asteko Famatu Eneako istorioaren gakoetako bat. Harrisku horia deritzon kontzeptuaren inguruan arituko gara datorren irailaren 13an, Ekialde urrunak mundu osoan izan dezakeen eraginaz haratago, badira eta kolore bereko bestelako arriskuak, adi beraz datorren larunbateko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriari.

PANTTUPIAK: Pitxitxi katuaren orena


Ordua heldu da, gure katua Pitxitxi ilargiari so dago, baino zer egingo ote du gaur gauean? Joakina sorginaren katu bitxiak nekez izaten ditu ideia sanoak, baino benetan bere intentzioen berri jakin nahi baduzue, datorren irailaren 13ko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria irakurri beharko duzue, larunbatero bezala.

2008-08-28

ARDI LATXA FAMATU ENEAN


Berandu bada ere, azkenean heldu diogu dagoeneko Euskal Herriko eranskailu zabalduena denari. Duela zenbait urtetik hona, bereziki autoetan bada ere, han-hemenka ageri da ardiaren irudia, gure herriaren mugak gainditu eta munduratu ere egin da. Baino... norbaitek pentsatu al du ardia sinbolo gisa erabiltzearen ondorioak zein izan daitezkeen? Famatu Eneak ardi latxen munduan murgildurik urteak daramatzan aditu batekin solasaldia izan du: Prudentzio Kaikuondo filosofia eta semiotikan katedraduna eta ogibidez, artzaina. Etzazuela datorren larunbateko (irailaren 6a) Berria egunkaria galdu, haren baitan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko gaituzue.

PANTTUPIAK: Hasi eguna pozez, baina...


Gaur Pertxenta pozik da, gustura dago eta mundu guztiari agurtuz azaldu nahi du, hala ere, irakurleok dakizuen moduan, Panttupien eskualdean beti zerbait okertzen da. Datorren irailaren seian (larunbata), Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzuen moduan, egun ederra beti da ederra harik eta norbaitek zapuzten duen arte, nork? hori jakiteko, istorioa irakurri beharko duzue...

2008-08-22

FAMATU ENEAk misterio handi bat argituko du


Bai, ongi irakurri duzue, ABUZTUAREN 31ko MISTERIOA argituko dugu. Zertaz ari garen? Hori jakitea oso erreza suertatuko zaizue irakurleok: Abuztuaren 30ean, bezperan alegia, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko dituzue misterio honen giltza guztiak FAMATU ENEA komiki sailean. Zoazte kioskora datorren larunbatean, besteen jakin nahiak egunkaria agortu baino lehen!

PANTTUPIAK:Ezinegona, urduritasuna eta izua ontzian


Goiko karraketetan ikusi eta irakurri dezakezuenez, urduritasuna, ezinegona eta izua nagusitzen ari zaio Joanes Sugaraitxipi kapitainaren eskifaiari. Itsaso beldurgarri horretan barneratu ostean, edozer gertatu daiteke, ez galdu gure filibusteroen hurrengo istorioa, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, datorren larunbatean, abuztuaren 30an.

2008-08-14

FAMATU ENEA: Egunotan guztia estaltzen duen hori...


Famatu Enea saileko komiki hau argitaratzen denerako abuztuaren 23a izango da, aste horretan bada zerbait mundua, zehazki Euskal Herria gelditzen duela dirudiena. Arreta puntu bakarra izaten da gurean, beste guztia estaltzen du eta... hemen amaitzen dira pistak! Zertaz ari garen jakin nahi izan ezkero zoazte larunbatero moduan kioskora eta erosi Berria egunkaria eta bila ezazue haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria.

PANTTUPIAK: Joakina Sorginaren sorginkeria berriak


Badirudi guzti-guztiak ez dituela ezagutzen, baino, azken asteotan ikusi eta irakurritakoen ondoren... edonor fida daiteke! Superbotereak eman zizkion armiarma bati, zertarako... eta jertseak josteko! Eta oraingoan zer egingo ote du Panttupien eskualdeko sorginak? Erantzuna datorren abuztuaren 23an, Berria egunkariaren baitan, larunbatero bezala Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-08-08

Ateraiozu etekina Donostiako Aste Nagusiari FAMATU ENEArekin!


FAMATU ENEA komiki sailean bilakaera bitxia jazotzen ari da, denborarekin gaurkotasunaren aitzakiaz, udako egunerokotasunari umorez aurre egiteko eskuliburuaren antzerakoa bihurtzeko joera erakusten du, izan ere, hiriburuetako jaiak ere famatuak baitira azken finean. Datorren abuztuaren 16an Donostiako Aste Nagusia izenez ezagutzen diren jaietan sartuta izango gara, dakizuen moduan, Euskal Herriko beste hiriburuetako jaiekin alderatuz, aseptiko eta funtsik gabekoenak Gipuzkoako hiriburuak abuztuan ospatzen dituenak lirateke, anti-jaiak ia-ia, nahiz eta pirata batzuek hau konpontzeko lanean buru belarri dabiltzan, azken hauei lerro hauetatik besarkada bat igortzen diegu. Egia esan, Donostiar peto guztiek nahiago dituzte Sansebastianak, ez da harritzekoa, turisten inbasiorik gabeko urtarrilean ospatzen baitira. Hala ere, Donostiako Aste Nagusiari aurre egin nahi badiozu, zita datorren larunbatean izango da, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, abuztuaren 16an.

PANTTUPIAK: Joanes Sugaraitxipiren trikimailu filibusteroak


Panttupien komikietan noizbehinka ageri den Joanes Sugaraitxipi kapitain pirataren amarru berri bat azalduko dugu datorren larunbateko komikian. Beldurgarria behar du izan trikimailuak, abordaiatzen duten ontzietako kapitainek halako erreguak egiten badizkiete bakean utzi ditzaten! Gure filibusteroen teknikak abuztuaren hamaseian irakurri ahalko dituzue Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-08-01

FAMATU ENEA, Urdaibaiko Guggenheim Museoaz


Bai, bai, benetan ari gara, Bizkaiko Busturialdeko eskualdean den Urdaibaiko biosferaren erreserban Guggenheim museo berri bat eraiki nahi dute. "Natura eta Artearen topagunea" edo halako zerbait izan gura duen zeredozer honen proiektuak hautsak harrotu ditu, eta FAMATU ENEAN, gai honen ingurukoak jaso, eta hobekien egiten dakiguna egin dugu: geure burutazioak humorez plazaratuko ditugu datorren larunbatean, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian. kioskoarekin zita abuztuaren bederatzian izango da. Ez ezazue galdu!

Pitxitxi katuak bereak eta bi egiten dihardu


Panttupien eskualdeko Joakina sorginaren katua Pitxitxi ez da geldirik egotekoa! Irudian ikusi dezakezuen arrainak ez daki zer datorkion, jango ote du?...ala bestelako barrabaskeriaren bat du buruan gure katua Pitxitxik? Erantzuna datorren larunbatean, abuztuaren bederatzian, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-07-24

FAMATU ENEA: Fans-ak eta super-izarrak


Azken aldian, rock munduko super-izar ugari izan dira Euskal Herritik biraka: Metallica, U2, Rolling Stones eta Bruce Springsteen, besteak beste, Xabier Saldias eta Egan taldekoek zuten tronua kolokan jarri dute, izan ere, herriko plazaren aldean, jende askoz gehiago kabitu ohi da estadioetan, areto hauek gure futbol talde maiteekin sufritzekoz gain, beste zerbaiterako ere baliagarri direla garbi utziz. Hala ere bada Euskal Herrian munduko edozein super-izarrek gaindituko ez lukeen marka duena, adi, abesten badu ere, kantua ez da berea, jakin nahi duzue nortaz ari garen? Bada, zoazte datorren abuztuaren bian kioskora, eta erosi Berria egunkaria, haren baitan, larunbatero bezala, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria topatu ahalko duzue, eta bide batez, jendetzak biltzen dituen pertsonaia nor den jakingo duzue.

PANTTUPIAK eta igande euritsuak


Ba al da igande euritsu batetan etxean denbora egonean pasatzea baino gauza aspergarriagorik? Beno, bai... agian Xabier Euskitzek gidaturiko Kalaka saioko gonbidatu zenbait,
kirolariak, prentsaurrekoak ematen dituztenean bereziki, euren burua orojakiletzat duen edonor... baina tira, heldu diezaiogun ariari: Triku ere asper-asper eginda dago, eta hori oso arriskutsua izan daiteke, datorren larunbatean, abuztuaren bia, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue.

2008-07-18

FAMATU ENEA: Udako jaietako txorakeriak


Bai jauna! San Ferminetan aurtengo udan Euskal herriko jaietan nagusituko diren jostailu, gailu eta txorakeria guztien katalogoa ikuskatu ostean, FAMATU ENEAK Iñaki-Al-Jassum Zeinurrundagonkamerun kale saltzailearen eskutik moda-modan dagoena erakutsiko dizue. Badakizue, jaietako izarra izan nahi baduzue, zoazte kioskora datorren larunbatean (uztailak 26) eta erosi Berria egunkaria, haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue Iñaki, edo nork daki? Agian, zuen herriko jaietan ere!

Itxaslamia, Pellot eta Sugaraitxipi kapitaina


Horra Panttupien adiskide diren piratek, itsaslamia batekin topo egin zutenekoa. Pasadizo harrigarria, datorren uztailaren 26an, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehiarrian topatuko duzuena.

2008-07-16

GRAFFITI PERFORMANTZA


Larunbat honetan, uztailak 19, Euskal Herriko V. Graffiti lehiaketaren baitan, Piru adiskidea eta biok TTP gisa noizbehinka egin ohi ditugun performance bat egingo dugu Erandioko metro geltokiaren inguruan (Altzaga auzoa) arratsaldeko bost t'erdietan hasita, gonbidaturik zaudete. Topaguneak egitarau oparo bat osatu du egun osorako, animatu!!!