2008-12-26

FAMATU ENEA: komikigilearen ipuina


FAMATU ENEA komiki sailak 2002ko azaroan hasi zuen bere ibilbidea, jatorrian ideia simple bat zegoen: Euskal herriko famatuen pasadizo barregarriak (benetako gertaeretan oinarrituak, zein asmatuak) komikiratzea. Honela, astez-aste sail hau garatuz joan da eta hasierako ideiatik haratago denetarik egon da bertan, famatuen kontuetan oinarrituriko istorioez gain, gizarte kontuak, garaiaren araberako komikiak, jai handietan oinarrituriko istorioak, komiki-karaokeak, telebista saio ezinezkoak edo inoiz pentsaezinezkoak izan zitezkeen istorioak komikia bezalako bide soil baino eraginkor batez azalduak, alta, hasten den guztiak omen du amaiera, eta aro hau itxitzeko urte guzti hauetan komiki hauen atzean egon denak aurpegia emango du azkenean. Norberak bere buruaz trufa egiten jakin behar du umorea behar bezala egiteko, eta horixe da egin dudana. Lagun eta ezagun askok behin baino gehiagotan esan didate ea noiz egingo nuen honelako istorio bat, bada, hemen da, datorren urtarrilaren 3an argitaratuko da Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbateroko moduan. Hala ere hau ez da agur bat, gero arte bat baizik. Besarkada bero bat guztioi!

Panttupien agurra


Azken asteotan garatuz joan den istorioak argitu bezala, Panttupiek oporrak hartu nahi zituzten, zortzi urteren ostean nekatu xamar baitaude. Abentura eta pasadizo mordoa igaro dituzte Euskaldunon Egunkariko "Xingola" gehigarrian lehenik eta Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian azken bost urteotan. Honela, Triku, Pertxenta, Lamiako eta Beltxok hurren arte esango digute, baino baita Basajaunak, Joakina sorginak, Joanes Sugaraitxipi kapitainak eta honen filibustero eskifaiak, Abatzako jaunak eta Ezkor ahari sarkastiko baino leialak, Gorbeiako herensugeak, Txerrimutur ireltsoak, Pitxitxi katuak, Tartaloren begibakar Heavy Metalzale leinuak, aitona Zenutriok, aintzirako euli ganberro eta igel gizajoek eta panttupien abenturetako partaide, bidelagun eta askotan protagonista izan diren hainbat eta hainbat pertsonaiek besarkada handi bat ogorriko dizuete urte berriaren atarian, datorren urtarrilaren 3an, larunbata, betiko legez. Mila esker hor egoteagaitik!

2008-12-23

FAMATU ENEA: eguberrietarako... Aukeratu zure Olentzero!


Olentzero gurea dibertsifikatu egin da, aniztasun ikaragarri baten jabe da eta ez du zentzu berbera Euskal Herriko toki guztietan, hala ere, ikerketa etnologikoetatik haratago, datorren abenduaren 27an Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian eguberrietako pertsonaia honen zenbait alderdirekin harritu eta barre algarak egingo ditugu, larunbateroko moduan, Berria egunkariaren baitan!

PANTTUPIAK euren iragana... eta iraganetik hona, ZORTZI URTE!!!


Azken asteotako istorioa gorpuzten doa, hasierako ezustekoak ondorioztatzeak ekarriko dizkie Panttupiei, eta zer ondorioztatuko dute? Datorren abenduaren 27an irakurri eta ikusi ahalko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen Berria egunkariko gehigarrian.

2008-12-11

Kazetarien fauna FAMATU ENEAn


Nork egiten ditu famatuak famatu? Kazetariek jakina! Hainbeste famatuen istorioetaz aritu ostean, kazetaritzari omenaldi ttipi bat egingo diogu datorren abenduaren 20ko Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko dugun istorioan, larunbateroko legez, zoazte kioskora, please!

PANTTUPIAK: euren iraganarekin... hauek bai astunak!!!


Marrazkilariari garuna lehortu zaio edo zer? Dagoeneko hirugarren post-a da antzerako leloarekin, bai, bai... Trikuk "Xingola" Euskaldunon Egunkaria zenaren Haur eta gaztetxoen gehigarriaren ale zahar bat topatu zuen ganbaran zokormiran zebilela, eta ale hori irakurtzen duen panttupi oro bapatean zahartzen da bere iraganarekin topo egiten duenean. Ongi,... panttupi guztiak?...mhmmm.. Beltxo lauetatik azkarrena da, beraz, baliteke oraingoan zuek uste ez bezalako amaiera egotea istorio honetan, larunbateroko moduan, datorren abenduaren 20an, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko da, eta baliteke bat baino gehiago harritzea ondorioekin. Kasu beraz!

2008-12-08

Adiorik ez Mikel, gero arte baizik


Abenduaren lehen egunean Mikel Laboak utzi gintuen. Astebete igaro da zer esan dezakegu dagoeneko? Bere heriotzetik egun batzu igaro badira ere, omenaldi bat egingo diogu FAMATU ENEA komiki sailean, zer gutxiago, kantagintzan bertakotasuna inork ez bezala landu, xumetasunetik unibertsala eta modernoa izaten eta ekiten jakin zuenari. Betirako izango dugu gure artean, bere diskoetan jasota, bere ahots bereziaz, abesti zahar zein poema berriei pentsaezinezko bideak emanaz, denbora desagertaraziz, orainaldi jarrai batetan. Datorren larunbatean (abenduak 13) Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

Panttupiek euren iraganarekin topo egiten jarraitzen dute


Aurreko astean Trikuk aurkitutako "Xingola" haur eta gaztetxoen gehigarriaren aleak zeresana ematen jarraitzen du Panttupien artean, izan ere uste baino denbora gehiago daramate euskarazko prentsan... datorren larunbatean, abenduaren hamairuan Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian ikusi eta irakurri ahalko duzuen moduan.