2008-08-28

ARDI LATXA FAMATU ENEAN


Berandu bada ere, azkenean heldu diogu dagoeneko Euskal Herriko eranskailu zabalduena denari. Duela zenbait urtetik hona, bereziki autoetan bada ere, han-hemenka ageri da ardiaren irudia, gure herriaren mugak gainditu eta munduratu ere egin da. Baino... norbaitek pentsatu al du ardia sinbolo gisa erabiltzearen ondorioak zein izan daitezkeen? Famatu Eneak ardi latxen munduan murgildurik urteak daramatzan aditu batekin solasaldia izan du: Prudentzio Kaikuondo filosofia eta semiotikan katedraduna eta ogibidez, artzaina. Etzazuela datorren larunbateko (irailaren 6a) Berria egunkaria galdu, haren baitan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko gaituzue.

PANTTUPIAK: Hasi eguna pozez, baina...


Gaur Pertxenta pozik da, gustura dago eta mundu guztiari agurtuz azaldu nahi du, hala ere, irakurleok dakizuen moduan, Panttupien eskualdean beti zerbait okertzen da. Datorren irailaren seian (larunbata), Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzuen moduan, egun ederra beti da ederra harik eta norbaitek zapuzten duen arte, nork? hori jakiteko, istorioa irakurri beharko duzue...

2008-08-22

FAMATU ENEAk misterio handi bat argituko du


Bai, ongi irakurri duzue, ABUZTUAREN 31ko MISTERIOA argituko dugu. Zertaz ari garen? Hori jakitea oso erreza suertatuko zaizue irakurleok: Abuztuaren 30ean, bezperan alegia, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko dituzue misterio honen giltza guztiak FAMATU ENEA komiki sailean. Zoazte kioskora datorren larunbatean, besteen jakin nahiak egunkaria agortu baino lehen!

PANTTUPIAK:Ezinegona, urduritasuna eta izua ontzian


Goiko karraketetan ikusi eta irakurri dezakezuenez, urduritasuna, ezinegona eta izua nagusitzen ari zaio Joanes Sugaraitxipi kapitainaren eskifaiari. Itsaso beldurgarri horretan barneratu ostean, edozer gertatu daiteke, ez galdu gure filibusteroen hurrengo istorioa, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, datorren larunbatean, abuztuaren 30an.

2008-08-14

FAMATU ENEA: Egunotan guztia estaltzen duen hori...


Famatu Enea saileko komiki hau argitaratzen denerako abuztuaren 23a izango da, aste horretan bada zerbait mundua, zehazki Euskal Herria gelditzen duela dirudiena. Arreta puntu bakarra izaten da gurean, beste guztia estaltzen du eta... hemen amaitzen dira pistak! Zertaz ari garen jakin nahi izan ezkero zoazte larunbatero moduan kioskora eta erosi Berria egunkaria eta bila ezazue haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria.

PANTTUPIAK: Joakina Sorginaren sorginkeria berriak


Badirudi guzti-guztiak ez dituela ezagutzen, baino, azken asteotan ikusi eta irakurritakoen ondoren... edonor fida daiteke! Superbotereak eman zizkion armiarma bati, zertarako... eta jertseak josteko! Eta oraingoan zer egingo ote du Panttupien eskualdeko sorginak? Erantzuna datorren abuztuaren 23an, Berria egunkariaren baitan, larunbatero bezala Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-08-08

Ateraiozu etekina Donostiako Aste Nagusiari FAMATU ENEArekin!


FAMATU ENEA komiki sailean bilakaera bitxia jazotzen ari da, denborarekin gaurkotasunaren aitzakiaz, udako egunerokotasunari umorez aurre egiteko eskuliburuaren antzerakoa bihurtzeko joera erakusten du, izan ere, hiriburuetako jaiak ere famatuak baitira azken finean. Datorren abuztuaren 16an Donostiako Aste Nagusia izenez ezagutzen diren jaietan sartuta izango gara, dakizuen moduan, Euskal Herriko beste hiriburuetako jaiekin alderatuz, aseptiko eta funtsik gabekoenak Gipuzkoako hiriburuak abuztuan ospatzen dituenak lirateke, anti-jaiak ia-ia, nahiz eta pirata batzuek hau konpontzeko lanean buru belarri dabiltzan, azken hauei lerro hauetatik besarkada bat igortzen diegu. Egia esan, Donostiar peto guztiek nahiago dituzte Sansebastianak, ez da harritzekoa, turisten inbasiorik gabeko urtarrilean ospatzen baitira. Hala ere, Donostiako Aste Nagusiari aurre egin nahi badiozu, zita datorren larunbatean izango da, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, abuztuaren 16an.

PANTTUPIAK: Joanes Sugaraitxipiren trikimailu filibusteroak


Panttupien komikietan noizbehinka ageri den Joanes Sugaraitxipi kapitain pirataren amarru berri bat azalduko dugu datorren larunbateko komikian. Beldurgarria behar du izan trikimailuak, abordaiatzen duten ontzietako kapitainek halako erreguak egiten badizkiete bakean utzi ditzaten! Gure filibusteroen teknikak abuztuaren hamaseian irakurri ahalko dituzue Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-08-01

FAMATU ENEA, Urdaibaiko Guggenheim Museoaz


Bai, bai, benetan ari gara, Bizkaiko Busturialdeko eskualdean den Urdaibaiko biosferaren erreserban Guggenheim museo berri bat eraiki nahi dute. "Natura eta Artearen topagunea" edo halako zerbait izan gura duen zeredozer honen proiektuak hautsak harrotu ditu, eta FAMATU ENEAN, gai honen ingurukoak jaso, eta hobekien egiten dakiguna egin dugu: geure burutazioak humorez plazaratuko ditugu datorren larunbatean, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian. kioskoarekin zita abuztuaren bederatzian izango da. Ez ezazue galdu!

Pitxitxi katuak bereak eta bi egiten dihardu


Panttupien eskualdeko Joakina sorginaren katua Pitxitxi ez da geldirik egotekoa! Irudian ikusi dezakezuen arrainak ez daki zer datorkion, jango ote du?...ala bestelako barrabaskeriaren bat du buruan gure katua Pitxitxik? Erantzuna datorren larunbatean, abuztuaren bederatzian, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.