2007-12-29

Errege Magoek arazoak dituzte


Olentzero, Aita Noel, Lagun Ikustezina,... konpetentzia larria dute Belengo estalpe batetara haurtxo jaioberri bati opariak eramatera joan ziren ekialdeko Errege Mago haiek. Zure herriko kaleetara iritsiko diren egun berean, urtarrilaren 5eko Berria egunkariaren baitan aurkituko duzun Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko dituzu bizi duten krisiari aurre egiteko izan dituzten burutazioak. Litekeena da aurtengo kabalgata oso, oso bestelakoa izatea. Zoaz kioskora eta jakin ezazu goizetik arratsalde amaieran erregeak etortzerakoan zerekin aurkitu zaitezkeen.

Elurra heldu da Panttupien eskualdera


Ez harritu, azken egunotan egiten duen hotzarekin, litekeena da urte berria elurretan hastea, eta nola!!! Datorren urtarrilaren 5eko Berria egunkariarekin batera argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzu. Zoaz kioskora eta hasi urte berria algara batetan.

2007-12-24

URTE BERRI ON!!!


Datorren abenduaren 29ko Berria egunkariarekin batera, 2008 urteko egutegia banatuko da, erreserbatu ezazue kioskoan agortu baino lehen!!! abisatuta zaudete.

Euskadi vs. Catalunya. Herri bat, selekzio bat.


Aurten Euskal herriko futbol selekzioa Catalunyakoaren aurka lehiatuko da, gero eta gertuago dago gure herriko kirolariek euren koloreak defendatzeko aukera izango duten eguna, eta Famatu Enea saileko komikian hori azaldu nahi izan dugu. Ez galdu abenduaren 29ko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, paperezko edizioan, beti bezala.

PANTTUPIAK: zergatik jotzen dute euskal herriko igelek iparraldeko aintziretara abenduaren 28an?


Galdera sakona dirudi, ez ordea egun horretan hegoaldean zer ospatzen den jakingo bazenute, erantzuna, abenduaren 29ko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian izango duzue, joan kioskora, berandu izan baino lehen...

2007-12-17

ZORIONAK!


Hemen ditugu gabonak!!! eta FAMATU ENEAk Olentzerorengana jo du, gauza askotaz mintzatu zaigu gure ikazkin maitatua, hauen artean zein den aurtengo oparirik preziatuena. Hau eta beste zenbait kontu abenduaren 22ko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den "Mantangorri" haur eta gaztetxoen gehigarrian, ez galdu eta zoazte kioskora agortu aurretik!!!

Nortasun krisia piraten artean?


"Panttupiak" komiki sailean ageri ohi den Sugaraitxipi kapitainaren hitzek hori aditzera daramatela dirudi. Zihur? Zalantzak argitzeko irakurri abenduaren 22ko Berria egunkariaren baitan ageriko den istorioa. Zoazte bada larunbatean eskura duzuen kioskora.

2007-12-07

FAMATU ENEA: Euskal Herria eta Surfa, harreman bitxi baten azterketa.



Aritz Aranburuk euskal surfa gailurrera eraman du, bere amonak aspaldian telebistan ikusi dugun iragarki hoberenetako batetan parte hartzen du, eta zein da surfaren eragina euskal gizartean? adi datorren abenduaren hamabosteko Berria egunkariaren baitan argitaratuko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriari, kioskoan izango duzu zain.

PANTTUPIAK: Basajaunaren urteroko neurak (eta II)


Joan den asteko Mantangorrin argitaratu zen Panttupien istorioak jarraipena du, izan ere, badirudi Lamiakoren ideiak ez direla hasiera batetan diruditen bezain onak... zergatik? abenduaren 15ean Berria egunkaria kioskoan erosi eta jakingo duzu.

2007-11-30

Durangoko Azokako afitxaren "making-off". Une hautatuak FAMATU ENEAn


Aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako kartela nola egin zen jakin nahi duzue? Famatu enean azalduko dizuegu, adi kioskoari eta erosi Berria egunkaria abenduaren zortzian, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko dituzue kartelaren nondik norakoak.

2007-11-27

PANTTUPIAK: Basajaunaren urteroko neurak


Panttupien istorioak jarraitzen dituzuenontzat kontu jakina dira udazkeneroko Basajaunaren tristealdiak, izan ere bere buruko "ilea" hostoez osatua dago, eta zer gertatzen zaie hostoei udazkenero? Ba, horitu, erori eta orbel bihurtzen direla, honela, urtero-urtero Basajauna burusoildu egiten da, eta honek ikaragarrizko neurak ekartzen dizkio (berari eta inguruan dituen orori). Baino badakizue ere, Lamiako lamia izateaz gain, ile kontuetan jakituna dela, ba ote du irtenbiderik Basajaunaren tristeziari amaiera emateko? Erantzuna beti bezala, Berria egunkariaren paperezko edizioan, datorren abenduaren zortzian, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbatero zure kioskoan!!!

2007-11-21

Durangoko Azoka begibistan


Abenduaren bata, Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka (DVD, egutegi, eta era guztietako euskal argitalpenena ere bai) aurrean da, asteburu luzerako plan ederra: Olentzerok oparitu nahi diguna aukeratzeko, edo bestalde urtean zehar argitaratu den kulturari erreperatzeko, hortaz ariko gara Famatu Enean, Mantangorrin, Berrian...

PANTTUPIAK: Aitona Zenutrio gomendio eske


Badirudi Aitona Zenutriok, Joakina Sorginarengana jo zuela ondoko binetan adierazten duen bezala, zer gertatu ote da? erantzuna jakitea oso erraza da, botaiozue begiratu bat, abenduaren leheneko Berria egunkariaren baitan etorriko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriari, paperezko edizioari, bai, ordurarte!

2007-11-13

Merenge inbasioa Euskal Herrian


Oraindik ez zarete ohartu? oraindik ez da zuen etxea merengez bete? Ba, kontu honen berri emango du azaroaren 24ko Mantangorrin ageriko den Famatu Eneak. Ez ahaztu Berria egunkariaren paperezko edizioa erostea, beranduegi izan baino lehen!!!

Lehenengo eltxo kosmonauta



Lehendik ezpaziora eltxoak bidali badira ere, hauxe dugu bere kabuz joango den aurrenekoa. Nola lortuko du? horretarako, azaroaren 24ko (larunbata) Mantangorri irakurri beharko duzu, Berria egunkariaren paperezko edizioarekin batera kioskoan ageriko dena.

2007-11-07

Zer ote dakar BERRIA egunkariak bere baitan?


Jakin nahi duzu? ba, ez galdu azaroaren hamazazpian Mantangorri gehigarriko FAMATU ENEAren istorioa. Egunkari berean, paperezko edizioan, beti bezala.

JOAKINA SORGINA berriro arazoetan!


Harrigarria! Joakina Sorgina berriro arazoetan sartuta!!! Zein arazo? mmm...dena ezin da esan, azaroaren17ko Mantangorrin irakurri beharko duzu, badakizu, Berria egunkariaren paperezko edizioan larunbatero argitaratzen den Haur eta gaztetxoen gehigarrian!!!

2007-11-06

FAMATU ENEA Wazemank eta gero zer?


Ez al zen WAZEMANK umorezko saioa amaitu? ETB1ean errepikatzeari ekingo diote berriro? Datorren larunbateko Mantangorrin esklusiba dugu zuentzat, Anjel Alkain eta bere kideak badabiltza zerbaitetan...adi egon...Berria egunkariko paperezko edizioan, kioskoetan saltzen den horretan, bai, hantxe irakurri ahalko duzue.

PANTTUPIAK hirugarren solairuraino hazi dira?


Hala dirudi, Pertxentak Beltxoren aurpegia leihoaren bestaldean ikusten du eta! Zer gertatzen da? erantzuna, datorren larunbateko Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriko orrialdetan aurkituko duzu, paperezko edizioan, noski.

2007-11-05

joan den larunbateko MANTANGORRIn argitaraturiko komikiak




Oporretan izan naiz eta ezin izan nuen aurreko asteko komikien aurrerapenei buruzko post bana idatzi, beraz, eta dagoeneko argitaratuak izan direnez, joan den larunbatean (azaroak 3) Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian azaldu ziren komikiak osorik ezartzea erabaki dut, hemen dituzue, urrenez-urren "Famatu enea" saileko infernuetarako bidaia, eta Panttupietako Trikuren kontakizun itzela.

2007-10-22

50. urteurrena espazioko lasterketan


1957an Sobiet Batasuna zenak espaziora lehen satelitea bidali zuenetik gauza asko gertatu dira, datorren larunbateko FAMATU ENEA komiki sailean aztertuko dugu gai hau. Badakizue: Berria egunkariko paperezko edizioan argitaratzen den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriaren baitan, olgatu eta aldi berean ikasiz, beti bezala.

Udazkena heldu da Panttupien eskualdera


Pertxentak emango dio udazkenari sarrera datorren larunbatean Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriko Panttupien istorioan, esan gabe doa, urtaro honek badituela halako "efektu kolateralak" gure pertsonaien eskualdeko zenbait biztanleengan...zeuok irakurri ahalko duzuen bezala, paperezko edizioan, betiko legez.

2007-10-16

Zatoz GILTZIrekin NAFARROA OINEZera!


Igande honetan Nafarroako Ikastolen Jaia ospatuko da Vianan, eta bertako maskota dugu Giltzi, aste honetan larunbatean Berria egunkariko paperezko edizioarekin batera datorren Mantangorri Haur gehigarriko "Famatu Enea" komiki saileko protagonista izango dena hain zuzen. Eta igandean denok NAFARROA OINEZ era!!!

PANTTUPIAK: ez da errukirik eulien aintziran!!!



Badirudi apo eta igelez gain, aintziraren hondoan bazela eulien aurkari indartsu bat... baina... ez galdu datorren larunbateko Berria egunkariaren paperezko edizioan, Mantangorri haur gehigarrian argitaratuko den istorio zirarragarria!!!

2007-10-06

FAMATU ENEA: Zure neba edo anaia nagusia eta gramatika


Euskararen gramatikaren zurrunbiloan murgilduta dagoen hau zertan dabil? Euskalzaina izan nahian? Erantzuna datorren asteko Berria egunkariaren paperezko edizioaren Mantangorri Haur eta Gaztetxoen gehigarriko Famatu Enea saileko komikian. Ez galdu, agian EGA prestatzeko balioko dizu eta!

Joanes Sugaraitxipi kapitaina marrazoen askari?


Panttupien komikietako pirata filibusteroenari itsasontzia ondoratu zaio, marrazoren baten sabelean ote dago bere patua? Ez galdu datorren astean Berria egunkariko paperezko edizioan Mantangorri Haur eta gaztetxoen gehigarrian ageriko den istorioa!

2007-10-02

ARTIXTEN TOPAKETA HERNANIN!!!


Ba bai!!! Larunbat honetan Graffittia eta Musika nahasten izango gara Piru eta biok TTP (irakurri bedi pipe) talde gisa. 2003urtetik egiten dihardugun performantza eskeiniko dugu Hernaniko kaleetan, beste hainbat jenderekin batera, bota begiratu bat kartelari, eta badakizu: larunbat honetan Hernanira egun-pasa polita egitera!

2007-09-27

Elhuyar anaiak FAMATU ENEAn

Ez dakizula nor ziren Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiak? Hori ez da arazoa! Bota begiratu bat hemen. Bide batez esan urriaren 7an kilometroak edo Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia Bergaran ospatuko dela. Eta guzti honek zer lotura duen? Urriaren 6ko Berria egunkaria erosi eta Mantangorri haur gehigarrian aurkituko duzu erantzuna.

PANTTUPIAK. Trikuk erretzeari ekin dio?

Tabakoaren aurkako legeak puri-purian daudela Panttupietako Trikuk erretzeari ekin dio? ezinezkoa da! Ez ote daki tabakoak berarekin dakartzan kalteak? hori eta askoz gehiago, urriaren seian Berria egunkariaren paperezko edizioan Mantangorri Haur gehigarrian aurkituko duzun Panttupien istorio berrian, ez galdu eta egizu erreserba kioskoan!!!

2007-09-20

Bilboko Historia FAMATU ENEAN



"Beti izango dugu Bilbao" zioen Fermin Muguruzaren abestiak. Irailaren 29an Berria egunkariko Mantangorri haur gehigarrian, Bilbo hiriaren historia aztertuko dugu, aste horretan Guggenheim Museoaren hamargarren urteurrena ospatzen hasiko direla profitatuz.

PANTTUPIAK haserreturik?


Zer da dabilena edo badabilena? zergatik dago Triku Beltxorekin haserre? erantzuna datorren asteko larunbatean (irailak 29), Berria egunkariko paperezko edizioko Mantangorri haur gehigarrian...

ZarauztART'2007

Zarauzko Arte eta Historia Museoaren ekimenez, iaz hasitakoari segida emanez, joan den larunbatean (irailak 15), Arrosadia parkeko zelaietan ZarauztARTen ekitaldi berri bat eman zen, non, herriko zenbait artistek bertan geratuko diren muralak binakako taldetan margotu zituzten, eskultura tailer bat, zein haurrei zuzendutako beste zenbait ekinbide antolatu ziren. Bide batez, omenalditxoa egin zitzaien Juan Luis Mendizabal "Mendi" eta Fernando Beorlegi margolariei, nahiz eta azken honek ezin izan zuen etorri, osasun arazoak medio. Hemen dituzue ekitaldiko zenbait argazki.

2007-09-18

Pirritx eta Porrotxen abentura berria FAMATU ENEAn


Zer ote da Pirritx eta Porrotxek aurrean dutena? erantzuna larunbat honetan, Berria egunkariko paperezko edizioan, Mantangorri haur gehigarrian...

PANTTUPIAK: aintzirako eulien garaipena?


Berria egunkariko paperezko edizioan larunbatero argitaratu ohi den Panttupien aste honetako komikian euliek berebiziko garaipena lortu dutela dirudi, baino...



...agian hobe duzu larunbata honetan istorioa osorik irakurtzea!

ZarauztART erakusketako CDrom-a kalean


Zarauzko Arte eta Historia Museoak iaz antolatutako "ZarauztART" erakusketari buruzko CDrom bat argitaratu berria du, non erakusketa hura eta bere inguruko ekimenen memoria biltzen den. CDrom honetan parte hartu genuen artista desberdinen biografiak eta erakusketara aurkezturiko lanen irudiak ageri dira. Erakusketari amaiera emateko egindako kale ikuskizuna barne.

2007-09-13

PANTTUPIAK eta excalibur ezpataren mitoa


Larunbat honetan Berria Egunkariko Mantangorri haur gehigarrian, ezpata ingudetik ateratzeko teknika azalduko du Abatzako Jaunak. Berria egunkariaren paperezko edizioan.

ISPILU arte galeriak "Gernika 1937-2007" DVDa kaleratu du


Badira zenbait hilabete Zarauzko Ispilu Arte galeriak "Gernika 1937-2007" erakusketa amaitu zuela. Hala ere, joan den astean erakusketa haren ingurukoak biltzen dituen DVDa kaleratu berri dute. DVD honetan erakusketa bera osatzen zuten lanez gain, haren inguruan egindako mahainguruak, testigantzak eta Aproja taldeak propio eginiko antzerkia ikusi daitezke. DVDa Ispilu Arte galerian erosi daiteke. DVDa Pelaio Eizagirrek errealizatu du, Zuzendaria Leticia Eizagirre izan delarik.

2007-09-12

Telebista bat goi devoniar aroan?


Aste honetan BERRIA egunkariko MANTANGORRI haur gehigarrian "Famatu Enea" komiki sailean, duela 360 milioi urte lurrean lehen pausoak eman zituen iktiostega animalia bitxiak ezusteko bat izango du. Istorioaren nondik norakoak jakin nahi badituzue, irakur ezazue larunbat honetako BERRIA egunkariaren paperezko edizioa. Baaai, kioskoetan saltzen den hori!

TXAPARRO Zarauzko herri aldizkaria 100. zenbakira heldu da.

TXAPARRO, Zarauzko herri aldizkaria, bere 100. zenbakira heldu da. Ez da makala! Aldizkari honetan kolaboratzaile izan naizenez, nik ere aportazio txiki bat egin dut ale honetan:












Zorionak, eta zenbaki askotarako!