2008-05-30

INDIANA JONES FAMATU ENEAN!!!!


Bai, 80ko hamarkadan zine pantailetako arkeologo abenturazale famatuena itzuli egin da!!! Eta Famatu Eneako orrialdean bere azken abenturaren moldaketa berezia ikusi eta irakurtzeko beta izango dugu, izan ere Steven Spielberg eta George Lucasek hasiera batetan pentsatua zuten filmaren zirriborroa aurkitu genuen (ez galdetu nola, luze joango litzaidake eta post honek ez du nahi adina leku). Nolabait, filmeko kontakizuna ez zen Amazoniako oihan galduetan girotzen, Gipuzkoako Goierrin baizik. To eta no! Emaitza, datorren ekainaren zazpian Berria egunkariaren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue. Badakizue, datorren larunbatean goizean goiz joan kioskora, Berria agortu aurretik!!!!

ABATZAKO JAUNA eskualdea zaintzen tinko!!!


Irudian garbi dio, gure Abatzako Jaun prestuak ez dio erraztasunik ematen Panttupien eskualdera asmo zitalekin datozenei. Baino bere irudipenak baino ez ote dira? Benetan ote arriskutsua aurre egin nahi dion hori? Datorren larunbatean irakurri ahalko duzue Berria egunkariaren baitan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, ez ahaztu, ekainaren zazpian zita bat duzue Abatzako Jauna eta bere aurkari misteriotsuarekin.

2008-05-23

FAMATU ENEA: esketxak hirugarren fasean


Famatu Enea komiki sailean badaramatzagu zenbait istorio telebistako Noaoa! saioko pertsonaiekin, oraingoan ordea esperimentu bat egin dugu. Nolakoak izango ote ziren Noaoa! saioko esketxak, hauen gidoiak Iker Jimenezek idatziko balitu? Erantzuna erreza da, zoazte datorren larunbatean -maiatzak 31- kioskora eta erosi Berria egunkaria, honen baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian ikusi eta irakurri ahalko duzue.

TRIKUren zapata berriak


Panttupietako Trikuk zapata berriak erosi ditu, gustura dabil, baino, dena ez da hain erreza, zein buruhauste izango ote ditu? Datorren maiatzaren 31 jakingo duzue, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-05-16

FAMATU ENEA, Maritxu ta Bartolo


William Shakespeareren (koadrilako izenordez, "Txespir") "Romeo eta Julieta" ospetsuaren Zornotzar egokitzapen komikiratua izango duzue datorren larunbatean Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian. Klasiko bat aurtengo Bizkaiko Ikastolen Jaia ospatzen duen herrian. Etzazuela galdu eta erreserbatu ezazue berandu baino lehen kioskoan maiatzaren 24ko Berria egunkaria!

Mendian zaborrik ez da botatzen!


Mendian osteratxo bat egin ostean, jaso zaborra eta horretarako prestatuak dauden edukiontzietan utzi, erreza da eta ez dizuete isunik jarriko. Bestela? Botaiozue begiratu bat datorren larunbateko Panttupien istorioari, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriaren baitan, Berria egunkariarekin batera, Kioskoan izango duzu maiatzaren 24an.

2008-05-09

FAMATU ENEA: Futbol taldeen lelo xelebreak


Ikerketa lan sakona osatu ostean, datorren asteko Famatu Enea komiki sailean emango dugu argitara. Euskal Herriko Futbol taldeek euren web orrialdeetan oso lema xelebreak ezarri dituzte azken aldian eta hauetaz arituko gara datorren maiatzaren 17an Berria egunkariaren baitan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian. Zoazte kioskora egunkaria agortu baino lehen.

PANTTUPIAK: Beltxo Sound System


Panttupien artean duda izpirik gabe Beltxo dugu Artea eta Musikarako gaitasun nabarmenenak dituena. Hala ere, teknologia berriek haren eskuetan ondorio xelebreak izan ditzakete, datorren larunbatean -maiatzak 17- Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri eta ikusi ahalko duzuen bezala.

2008-05-02

FAMATU ENEA: Autobus gidariak haserre


Ez da gutxiagorako, izan ere dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete datorren igandean, maiatzaren 11n, Senperen Iparraldeko Ikastolen aldeko jaia ospatuko dela, Herri Urrats alegia. Kontua da, norbaitek bertaratzeko autobusak baino hobea den garraiobide bat antolatu duela, katramila guzti hauen inguruko txutxumutxuak entzun ditugu eta datorren larunbatean, Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzuen istorioa osatu. Badakizue, zoazte kioskora eta erreserba ezazue Berria egunkariaren ale bat datorren larunbaterako. Igandean Senperen topatuko gara!

Gorbeiako Herensugeak berean darrai


Hegal eginez, Panttupien eskualdeko zeruak zeharkatuz, baino bada bere arreta pizten duenik, agian kalterako, jakin nahi ezkero, jo ezazue datorren larunbatean Berria egunkariaren paperezko edizioaren (baaai, kioskoetan saltzen dena) baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrira.