2008-05-30

INDIANA JONES FAMATU ENEAN!!!!


Bai, 80ko hamarkadan zine pantailetako arkeologo abenturazale famatuena itzuli egin da!!! Eta Famatu Eneako orrialdean bere azken abenturaren moldaketa berezia ikusi eta irakurtzeko beta izango dugu, izan ere Steven Spielberg eta George Lucasek hasiera batetan pentsatua zuten filmaren zirriborroa aurkitu genuen (ez galdetu nola, luze joango litzaidake eta post honek ez du nahi adina leku). Nolabait, filmeko kontakizuna ez zen Amazoniako oihan galduetan girotzen, Gipuzkoako Goierrin baizik. To eta no! Emaitza, datorren ekainaren zazpian Berria egunkariaren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue. Badakizue, datorren larunbatean goizean goiz joan kioskora, Berria agortu aurretik!!!!