2008-06-21

Nafarroako Erregeak FAMATU ENEAn


Bai, datorren larunbatean edo ostiralean, izan ere, Berria egunkariaren baitan argitaratzen den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriak kaleratze egunarekin aldaketak izan ditu azken aldian, eta post hau idazterako orduan oraindik ezin izan dut egiaztatu ostiralez edo larunbatez argitaratuko den, pazientzia, eta bide batez esan egunkariak egunero argitaratzen direla, eta kalterik ez dizuela egingo informatuak bizitzea, eta gainera euskaraz!!! zihurrenik Erdi Aro urrunean Nafarroako erregeek erabili ohi zuten hizkuntza. Eta zer dela eta historiaren errepaso hau famatu enean, gaurkotasuna humorez jorratzen duen komiki sailean? Bada, erantzuna erraza da: Nafarroan urte luzeren ostean badelako errege berri bat, nor den? Hori jakiteko zudete hadi, erantzuna, datorren ostiralean edo larunbatean Berria egunkariaren baitan aurkituko duzue, Mantangorri Haur eta gaztetxoen gehigarrian, beti bezala.

Zein barrabaskeri ote dute euliek buruan?



Ezkerreko karraketa irakurri eta hitzen jatorria nondik datorren jakinda, edozer gerta daitekeela pentsa dezakegu. Aintzirako euli aluenek badute plan berria igelen aurka jotzeko, zer otu ote zaie? ... datorren ostiralean, (edo larunbatean...?) Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue istorioa.

2008-06-13

FAMATU ENEA: Realaren ametsgaiztoak


Alavesen aurkako partidukoa ikusi, pairatu eta sufritu ostean, Realak bere patuari aurre egin beharko dio beste behin: urtebete gehiago bigarren mailako infernuan edo futbol txapelketako lehen mailako paradisuan? Galtzailea jaio edo landu egiten da? Masokismoa gustuko dute? Zer gertatu zen joan den igandean? Post hau idazterakoan kontuak ez daude batere garbi, itxaropena ez da galdu behar...eta baliteke gauzak ondo joatea ere! Mirariak gertatu ohi dira, edo hori diote bederen. Superstiziosoak bagina, Reala kalean katu beltzekin gurutzatu ohi dela, eskilarapetik igarotzea ohitura duela eta etxe barruan aterkia zabaldu ostean ispiluak apurtzen saiatzen dela esango genuke. Analisi guzti hauen komikiratzea datorren ekainaren 21ean, larunbata, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue.

Abatzako Jaunaren autobiografia


Panttupien eskualdeko Abatzako Jauna bere bizitzako pasarteak bilduko dituen liburua idazten ari da. Makina bat kontu izango ditu kontatzeko gero, bere pasadizo eta xelebrekeriekin harriak ere aspertzeko gai den honek... eta guzti hori zenbat liburukitan? Lan entziklopedikoa ote? Guzti hau eta gehiago datorren larunbatean -ekainak 21- ikusi eta irakurri ahalko duzue Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-06-06

FAMATU ENEA: hemen da ARABA EUSKARAZ


Arabako Ikastolen aldeko aurtengo jaia Bastidan ospatuko da, guztia prest dute, eta famatu enean gogoratuko dizugu, datorren larunbatean, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, eta igandean...denok Bastidara!

Panttupiak mendira doaz


Uda hemen da, eta Panttupiek mendiko basoetara joko dute, ederra baita naturaz bere garairik oparoenean gozatzea, ezusteko bat baino gehiago badakartza ere. Datorren larunbatean, ekainak 14, Berria egunkariaren baitan aurkituko dituzue, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, astero bezala.