2008-04-25

BASETXEA 2008ko kasting-a FAMATU ENEAn


Famatu Enea komiki saileko irakurleok primizian ikusi ahalko dituzue ETB1eko Basetxea saiorako aukeratuak izan diren partehartzaileak, aukeraketairizpideak ezarri dituen gonbidatu berezi baten eskutik gainera. Ez ahaztu, datorren larunbatean (maiatzak 3), joan kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan aurkituko gaituzue, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, astero bezala.

Gorbeiako Herensugea itzuli da


Aspaldiko partez, Gorbeiako Herensugea Panttupien eskualdeko zeruetan dabil bueltaka. Baina ez pentsa zeruetan egaka ibiltzea erraza denik, datorren maiatzaren 3an Berria egunkariko paperezko edizioaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue.

2008-04-18

FAMATU ENEA: BERRIA EGUNKARIAK BOST URTE!


2003ko otsaileko gertakari lazgarrien ostean, Euskaldunon Egunkaria zena indarrez itxi zuten, ez horrela euskarazko egunkari bat kalean nahi genuenon gogoa, honela, urte bereko ekainaren 21ean, Berria egunkariak lekukoa jaso zuen eta ordutik gaur arte eguneroko kontu zein albisteak euskaraz irakurtzeko beta dugu. Berria egunkaria bere bosgarren urteurreneko ospakizunetan murgildua dago, aukera paregabea deritzogu bere baitan biltzen gaituenari elkarrizketa egiteko. Datorren apirilaren 26an -larunbata- irakurri ahalko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

PANTTUPIAK: eltxoen dieta igelentzat arriskutsua izan daiteke


Badakigu Panttupien eskualdean den aintzirako eltxo eta igelen arteko tirabirak amaigabeak direla. Hauen lehiak bere horretan dirau, baina elikatzeko ere denbora hartu behar da, indarrak metatu eta borrokari eusteko, alta, eltxoen liseriketa ere igelen aurkako arma bihurtu daiteke? Jakin nahi baduzue, datorren larunbateko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue. Datorren apirilaren 26an Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitan.

2008-04-11

MIHILUZE saioa FAMATU ENEAn

Mihiluze saioa, ohi bezala Kike Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztua, Famatu Eneako komiki orrialdean izango dugu datorren larunbatean, apirilaren 19an, alegia. Famatu Enea astero-astero irakurtzen duzuenoi froga bat jarriko dizuete, parte hartzeko zoazte kioskora, eta erosi Berria egunkaria, haren baitan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko dituzue.

Basajauna eta bere buruko bizilagun berriak


Panttupien eskualdean udaberri lorez dabiltza, eta Basajauna ez da gutxiagorako, txori batzuek habia egin diote buruan, nolakoa ote da bizikidetza? Datorren larunbateko (apirilak 19) Berria egunkariaren paperezko edizioaren  baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue.

2008-04-04

FAMATU ENEA: Euskadiko 48.Itzulia eta Noaua! saioko sketx paranormalak


Post honetako izenburuak agerian uzten duen bezala, sekulako nahastea prestatu dugu datorren apirilaren 12ko Famatu Enearako. Berria egunkariaren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue. Zer gehiago nahi duzue esatea? Joan eta kioskoan erreserba egin datorren larunbaterako, fite!!!

PANTTUPIAK: udaberria ez da berdina guztientzat


Irudian ageri den bezala, Basajauna pozik da, azkenean udaberria heldu bait da Panttupien eskualdera. Udaberrian, Basajaunari bere "ilea" loratzen zaio, izan ere basoetako izpiritua den lez, honen aro berberak igarotzen ditu urtean zehar, eta noski, azken eunotako euriteekin eta eguzkiaren printzak medio izugarrizko adatsa du, baina hori, norbaitentzat ez da hain zoragarria, datorren larunbateko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzuten bezala. Ez ahaztu apirilaren hamabian Berria egunkaria erostea, bere baitan aurkituko dituzue Panttupiak asteroko moduan.