2008-01-25

FAMATU ENEA: ikasi hizkuntzak Pirritx eta Porrotxekin


...edo hala dirudi! Zer gertatuko ote zaie Euskal Herriko bi pailazo ezagunei? ezin dute beti bezala euskaraz mintzatu? Babelgo sindromea dute? Globalizazioaren ondorioak ote dira? edo poliglota bihurtu zaizkigu bapatean? Galdera hauek eta beste askoren erantzuna datorren otsailaren 2an Berria egunkariaren baitan aurkituko duzun Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko dituzu. Zoaz kioskora datorren larunbatean.

Gauza bitxiak elurtutako Panttupien eskualdean


Elurra egin ostean, paisaia ezagunak arrotz egiten zaizkigu, dena aldatzen da, eta horixe gertatzen da ere Panttupien eskualdean. Baino eskualde honetan gauza harrigarriak ere ikusten dira elurra egin ostean, ikusi nahi dituzu? Badakizu orduan: zoaz datorren otsailaren 2an kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan aurkituko duzu Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, bertan egongo da Panttupien istorio berria, larunbatero bezala.

2008-01-18

FAMATU ENEA: Reala bigarren mailatik at?


Realak autua egin du: aspertu da futbol txapelketako bigarren mailataz, eta lehenengora itzuliko da. Baina, bidea ez ei da erreza, ez pentsa. Realaren tira-birak urtarrilaren 26ko Berria egunkariaren baitan izango den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko dituzu, paperezko edizioan, betiko moduan...

PANTTUPIAK eta elurrezko bolo-jokoa


Pentsa zer nolako elurteak egin dituen Panttupien eskualdean, elurrezko bola-jokoa asmatu dutela, eta jokoa asmatuta bere arau hausteak eta trikimailuak. Guzti hauek irakurtzeko bide erreza duzue: datorren larunbatean (urtarrilak 26) jo kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko dituzue Panttupien istorioak, astero bezala.

2008-01-14

BAGERA!!! Famatu Enean, gu ere bai!!!


Igaro ziren gabonak, Donostiako jaiei bidea emateko, eta aste honetako Famatu Enea komiki sailean Raimundo Sarriegiren musikaz eta Serafin Barojaren hitzez Donostiako Konstituzio enparantzan jaiari hasiera ematen dion martxari omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu. Urtarrilaren 19an, Berria egunkariaren baitan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, zoaz kioskora....

Elurretako arriskuak Panttupien eskualdean


Ez dira txantxetan hartzekoak Panttupien eskualdean elurteekin batera izaten dituzten bisitariak,.... ala bai? zuk zer uste duzu? eta Pertxentak?Zalantzak argitzeko datorren larunbateko (urtarrilak 19) Berria egunkariaren baitan ageriko den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian hauen istorioa irakurri, paperezko edizioan, kioskoetan zintzilikatzen duten hori, baaaai.

2008-01-04

FAMATU ENEA: adi datorren urtarrilaren 16ari!!!!


Nostradamusen kaierak irakurtzen aritu gara, eta bere iragarpenen arabera, bada datorren urtarrilaren 16an gertatuko den zerbait. Gertakariaren inguruko informazioa egun batzu aurretik irakurri nahi baduzu, bada ezpada ere, urtarrilaren hamabiko Famatu Enea saileko komikian izango duzu, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren paperezko edizioan, zoaz kioskora beranduegi izan baino lehen!!!!

Elurteak bere horretan jarraitzen du Panttupien eskualdean


...eta eguraldi andereak esandakoak kontuan hartu behar dira, bestela, irakurri zer gertatzen zaion Panttupietako kideren bati, datorren urtarrilaren 12ko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariarekin batera, larunbateroko moduan, paperezko edizioan.