2008-07-24

FAMATU ENEA: Fans-ak eta super-izarrak


Azken aldian, rock munduko super-izar ugari izan dira Euskal Herritik biraka: Metallica, U2, Rolling Stones eta Bruce Springsteen, besteak beste, Xabier Saldias eta Egan taldekoek zuten tronua kolokan jarri dute, izan ere, herriko plazaren aldean, jende askoz gehiago kabitu ohi da estadioetan, areto hauek gure futbol talde maiteekin sufritzekoz gain, beste zerbaiterako ere baliagarri direla garbi utziz. Hala ere bada Euskal Herrian munduko edozein super-izarrek gaindituko ez lukeen marka duena, adi, abesten badu ere, kantua ez da berea, jakin nahi duzue nortaz ari garen? Bada, zoazte datorren abuztuaren bian kioskora, eta erosi Berria egunkaria, haren baitan, larunbatero bezala, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria topatu ahalko duzue, eta bide batez, jendetzak biltzen dituen pertsonaia nor den jakingo duzue.

PANTTUPIAK eta igande euritsuak


Ba al da igande euritsu batetan etxean denbora egonean pasatzea baino gauza aspergarriagorik? Beno, bai... agian Xabier Euskitzek gidaturiko Kalaka saioko gonbidatu zenbait,
kirolariak, prentsaurrekoak ematen dituztenean bereziki, euren burua orojakiletzat duen edonor... baina tira, heldu diezaiogun ariari: Triku ere asper-asper eginda dago, eta hori oso arriskutsua izan daiteke, datorren larunbatean, abuztuaren bia, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue.

2008-07-18

FAMATU ENEA: Udako jaietako txorakeriak


Bai jauna! San Ferminetan aurtengo udan Euskal herriko jaietan nagusituko diren jostailu, gailu eta txorakeria guztien katalogoa ikuskatu ostean, FAMATU ENEAK Iñaki-Al-Jassum Zeinurrundagonkamerun kale saltzailearen eskutik moda-modan dagoena erakutsiko dizue. Badakizue, jaietako izarra izan nahi baduzue, zoazte kioskora datorren larunbatean (uztailak 26) eta erosi Berria egunkaria, haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue Iñaki, edo nork daki? Agian, zuen herriko jaietan ere!

Itxaslamia, Pellot eta Sugaraitxipi kapitaina


Horra Panttupien adiskide diren piratek, itsaslamia batekin topo egin zutenekoa. Pasadizo harrigarria, datorren uztailaren 26an, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehiarrian topatuko duzuena.

2008-07-16

GRAFFITI PERFORMANTZA


Larunbat honetan, uztailak 19, Euskal Herriko V. Graffiti lehiaketaren baitan, Piru adiskidea eta biok TTP gisa noizbehinka egin ohi ditugun performance bat egingo dugu Erandioko metro geltokiaren inguruan (Altzaga auzoa) arratsaldeko bost t'erdietan hasita, gonbidaturik zaudete. Topaguneak egitarau oparo bat osatu du egun osorako, animatu!!!

2008-07-11

FAMATU ENEA: udako misterio handiak


Izan ere, horixe da telebistako programazioa betetzen gaituen urteko sasoi honetan: MISTERIO HANDI BAT, eta batzuetan, misterio hauek azaltzea kaka esplikatzea bezala izan daiteke. Bestela, zoazte kioskora datorren uztailaren 19an, datorren larunbatean alegia, eta eskatu Berria egunkaria, haren baitan aurkituko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, eta bere orrialdeetan misterioa argitzen duen komikia, han, errebelazio baten moduan, guztia azaltzen da.

Armiarma trebea dela


Joakina Sorginaren etxeko armiarma honek trebetasun asko jaso ditu sorginkeria bota ziotenetik. Zein ote da aste honetan mantangorriko irakurleei erakusten dien gaitasun berria? Erantzuna, datorren larunbateko Berria egunkariaren baitan, haur eta gaztetxoen gehigarrian. Ez galdu uztailaren hemeretziko Mantangorri!

2008-07-04

SAN FERMIN eta suzia FAMATU ENEAn


Badakigu post hau ezartzerakoan, oraindik San Fermin Jaiak ez direla hasi ere egin, hala ere Berria Egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian istorio honek argia ikusten duenerako (uztailaren 12an) Iruñeko, Lesakako eta Pasai Antxoko jaiak tokian tokiko kasuan, amaitzear edo amaitzeke izango dira. Eta zer egiten du orduan San Ferminek suzia piztu nahian? Ba, jakin nahi baduzue, zoazte kioskora datorren larunbatean eta erosi Berria egunkaria, haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri eta ikusi ahalko duzue.

Armiarma sorgindua eta gure katua Pitxitxi

Blogeko post-ak pilatzen ari zaizkit, eta bada arrazoi bat, izan ere, interneterako konexiorik gabe geratu nintzen joan den astean, konpainiaz aldatzeak dakartzan kontuak, hogei eta lau ordutan aldatuko dizutela esaten dizue eta badirudi denok denboraren kontzeptu berbera ez dugula, kontua da berriro sarean garela, eta hemendik aurrera punttu-punttuan posteatu ahalko dudala, beraz barka atzerapenek eragindako eragozpenak (izan badituzue, bederen).

Harira, bihar bertan argitaratuko den komikiaren aurrerapenean irakurri ahal duzuen bezala, Joakina Sorginak armiarma gajoa sorginduko du, eta honek ondorenak izango ditu, botikaren bat hartzerakoan bezala, katarroa sendatu dezake, baino baita garatxoak eragin ere. Beno, kontua da Pitxitxi izeneko Joakina Sorginaren katua beti izan dela nagusi, baino baliteke felinoaren nagusitasuna kolokan jartzea Joakinarenean, sorginkeria dela eta, badakizue, jarraitu istorioa Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriko orrialdeetan, datorren larunbatean, Berria egunkariaren baitan, uztailaren 12an.

2008-07-03

THE FINAL COUNTDOWN! Atzera-kontua hemen da eta ez genuen espero!!!


Bai jauna, Europe izeneko ile-laka-metal taldeak laurogeiko hamarkada urrunean abesten zuen bezala...is de fainal kaundauuuuuun!!! hemen da, abisatu gabe etorri da, bukatu dira komeriak, ez dago atzera bueltarik, badator....eta Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian FAMATU ENEA komiki saileko orrialdean aurreikusi ahalko duzue. Zoazte kioskora uztailaren bostean, beranduegi izan aurretik!....post hau berandu ezarri badugu ere!

Joakina Sorgina eta armiarma


Zein sorginkeri bota ote dio Joakina Sorginak bere etxeko bazter batetan bakean zegoen armiarma gajoari? Zein asmo ote ditu Panttupien eskualdeko sorginak? Erantzuna, beti bezala, datorren larunbatean, uztailaren bostean, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue.