2008-03-28

FAMATU ENEA: Noaoa! (esketx galduak 2)


Bai, irudian ageri dena Txanogorritxo da, badakigu, baino... ez dator bakarrik, aurretik aipatu genuen moduan, Noaoa! telebista saioko sketx galduak eskeiniz jarraitzen dugu FAMATU ENEA komiki sailaren bidez. Hurrengoa, datorren apirilaren bostean Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitan larunbatero argitaratzen den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzue, ez ahaztu!

PANTTUPIAK: egunerokotasuna euli eta igelen aintziran


Egunerokotasuna, edo... baino ba al da ohikoa den zerbait Panttupien komiki saileko igel eta eulien artean gupidagabeko gerra hotsak baino? Azken berriak jakiteko jo ezazue zuzenean Berria egunkariko paperezko edizioaren baitan larunbatero argitaratzen den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrira. Datorren apirilaren bostean, kioskoan duzue hitzordua.

2008-03-21

Ken Zazpi FAMATU ENEAN!!!!


Ezbairik gabe, KenZazpi musika talde bizkaitarra bere garairik onenean dago, eta Famatu Enean 
omenalditxo bat egitea pentsatu dugu, gure erara noski. "Argiak" diskoaren baitan dagoen "Noizbait" abestiaren klipa hartu eta moldaketa bat egin dugu, datorren larunbatean (Martxoak 29) irakurri ahalko duzue, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriaren baitan, Berria egunkariaren paperezko edizioan.

zer gertatzen zaie Panttupiei?


Horiek aurpegiak Pertxenta, Triku eta Lamiakorenak! zer gertatzen zaien jakin nahi baduzu, erosi kioskoan datorren larunbatean, martxoak 29, Berria egunkaria. Badakizue, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko dituzue Panttupien istorioak, astero bezala.

2008-03-18

Famatu Enea: azken afaria ordaintzeko dirurik ez?


Aste Santuan gaude, eta badirudi Jesus eta Apostoluek espero ez bezalako kontua dutela ordaintzeko azken afaria dela eta! Xehetasunak datorren larunbateko (martxoak 22) Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian. Ez galdu gero!

eltxoak eta igelak itzuli dira panttupien eskualdera


Udabrria ate joka dugu egunotan, elurra urtzen doa eta badatoz berriro panttupien eskualdeko biztanle ganberroenak. Eltxoak eta igelek elkarri egiten dizkieten amaigabeko gaiztakeriak atzera berriro irakurriko dituzue Panttupiak komiki sailean, hurrengo negua iritsi artean, Berria egunkariko paperezko edizioan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian.

2008-03-07

FAMATU ENEA "Aliens Vs.Predator" baino haratago bada crossoverik!


...eta bide batez, hemen ere bai, izan ere, komikigintzan aspaldi ekin bazitzaion ere, filmeetan badira zenbait pelikula crossover-az baliaturik, multzo desberdinetako fikziozko pertsonaien arteko talken inguruan aritzen direnak, irudian ikus daitezkeen Aliens eta Predator estralurtarrak kasu, baina, gu oso bestelako jatorria duten pertsonaien inguruko zerbait aurkitu dugu sarean, eta horretaz ariko gara datorren larunbatean, martxoak 15, Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, ordurarte!

Datorren asteko Panttupien istorioak soinu banda du


Batzuetan musikak, hitzek baino hobeki azaltzen ditu sentimenduak, eta Panttupien eskualdeko elurrezko panpina horiek azaltzen dituzten imintzioei adierazten den musika ezarri ezkero, baliteke igarotzen ari diren egoera hobeki ulertzea, edo bestelako era batetan bederen. Eta zergatik daude horrela? ba, datorren larunabtean, martxoak 15, jo kioskora eta erosi Berria egunkaria, jo Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrira eta bertan ageriko da dena, etzazutela galdu!