2008-03-21

Ken Zazpi FAMATU ENEAN!!!!


Ezbairik gabe, KenZazpi musika talde bizkaitarra bere garairik onenean dago, eta Famatu Enean 
omenalditxo bat egitea pentsatu dugu, gure erara noski. "Argiak" diskoaren baitan dagoen "Noizbait" abestiaren klipa hartu eta moldaketa bat egin dugu, datorren larunbatean (Martxoak 29) irakurri ahalko duzue, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriaren baitan, Berria egunkariaren paperezko edizioan.

No hay comentarios: