2008-02-28

FAMATU ENEA: Karlos Argiñanoren izozki misteriotsuak


Ziur nago Karlos Argiñano ezagutzen duzutela, telebistatik egunero-egunero errezetak erakusten dituen sukaldari ezaguna. Izozki berezi baten errezeta esklusibo bat emango digu datorren martxoaren zortzian, larunbata, Berria egunkariaren edizio idatziaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, adi egon eta etzazuela galdu! Barre algarak ziurtaturik dituzue!

Arte erakusketa Panttupien eskualdean


Baina ez edonolako artea! Elurrarekin egindakoa baizik! eta nor da artista? erreza duzue jakitea:
datorren larunbatean, martxoak zortzi, zoazte kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan aurkituko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, eta bertan Panttupien gorabeheren istorioak.

2008-02-22

FAMATU ENEA egongela of fame


Famatu enea komiki sailean inoizko famatu andana biltzen duen istorioa prestatu dugu, irakurri nahi baduzue, zoazte datorren larunbatean (martxoaren lehena) kioskora, eta erosi Berria egunkaria, haren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzue.

Goazen Panttupiekin eskiatzera!



Aurtengo neguan Euskal Herrian elur gutxi egin badu ere, badirudi Panttupien eskualdean gogotik bota duela, eta Trikuk bere kirolik gogokoenari ekin dio. Hala ere, dena ez da dirudien bezalakoa, datorren martxoaren leheneko Mantangorrin irakurri ahalko duzuenez. Badakizue, larunbatero panttupien istorioak Berria egunkariko paperezko edizioan, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriaren baitan aurkituko dituzue.

2008-02-15

FAMATU ENEA Goenkale telesailaren inguruan


Otsailaren 23an Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitan argitaratuko ohi den Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Goenkale telesail ezagunaz arituko gara. Goian duzuen marrazkian ageri den bezala, Goenkale telesailak urte mordoa daramatza telebistan, Arraldetarren kontakizunak eta pasadizoak medio, belaunaldi desberdinetako ikusleak pantaila txikiari lotu dituelarik. Bertako pertsonaia esanguratsuenetako bat, Maria Luisa Galardi, duela gutxi hil omen da, zein ote da etorkizunean sugetzar honek hartuko duen norabidea? Guzti hau eta gehiago, datorren larunbateko komikian, etzazuela galdu eta zoazte dagoeneko kioskora erreserbak egitera...FITE!!!!

PANTTUPIAK: zeren bila dabil Tartalo?


Erlojua galdu ote du? Ez dakigu, baino gogotik dabil euskal begibakarra elurpean ezkutaturik dabilen zerbaiten (edo norbaiten?) bila. Erantzuna, beti bezala datorren larunbatean, otsailak 23, Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, kioskoetan aurkitzen den hori, bai!

2008-02-08

FAMATU ENEAk txakurrarentzat etxola nola egin azalduko dizu


Lasai, FAMATU ENEA komiki saila ez da brikolaia egiteko sail batetan bihurtu. Istorio honetan, Euskal Herriko pertsonaia famatu baten txakurrak duen etxola erakutsiko digu, baino badakizue blog honetan komikien aurrerapenak baino ez ditugula ematen, eta zein famatutaz ari garen jakin nahi baduzue, datorren larunbatean (otsailak 16) kioskora jo, Berria egunkaria erosi, eta Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian topatuko duzue erantzuna.

Elurretan goseak bazaude, ez hartu ezer lurretik!


Badirudi Panttupietako Beltxo eta Triku arazoetan sartu direla, azken honek elurretatik ageri zen zerbaiti madari baten itxura hartu eta hozka egin diolako. Zer ote da? Erantzuna, dakizuen bezala, Berria egunkariaren paperezko bertsioaren baitan aurkituko duzuen Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, datorren larunbatean, otsailaren 16an.

2008-02-01

FAMATU ENEA: Noaoa! saioko sketx galduak I



Famatu enea komiki sailak aurretik Wazemank saioko esketx galduak argitara atera zituen, baino garaiak aldatu egiten dira eta telebistako saiorik entzutetsuena izatera iritsi den Noaoa! saioa dugu ikusgai gaur egun igandez-igande. Famatu eneak esklusiban, telebistan ikusi ahal ez dituzun sketxak argitaratuko ditu noizbehinka, lehenengoa, datorren larunbatean, otsailaren bederatzian, beti bezala, Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian. Zoaz kioskora!

Lamiako eta Errekako Giltza


Zer ote du Errekako Giltzak, Lamiakok horrelako aurpegia jartzeko? Erantzuna jakiteko datorren otsailaren bederatzian, Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitan aurkituko duzuen Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratuko den Panttupien istorioa irakurtzea baino ez duzue.