2008-10-24

FAMATU ENEA'S HALLOWEEN


Datorren larunbata azaroaren lehena izango da, honek bezperan herri anglosaxoietan halloween izeneko zera hori ospatuko dutela esan nahi du, eta geroz eta txatxutuago gaudenez, amerikarrek zer, guk hura egiteari ekin diogu, globalizazioaren ondorioak ote? Azaroaren lehenak izan du ordea bestelako ohiturarik gurean, eta hortik doa datorren asteko komikiaren aria, badakizue, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko gaituzue,...kontuz ametsgaiztoekin.

PANTTUPIAK: Trikuren loditasunaren menia


Badirudi duela bi aste Trikuk zituen loditasun arazoek menia eman diotela. Hala ote? Datorren azaroaren leheneko Berriaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian jakingo dugu. Berria egunkarian, larunbateroko moduan.

2008-10-17

FAMATU ENEAk aurkezten du...


..eta aurkeztu beharrekoa nola aurkeztu, bada...Metro Golwin Mayer zinema estudioek egin ohi zuten moduan, lehoi eta guzti! Hala ere, lehoi hau berezi xamarra da, badu arnasketa arazo txiki bat, aurkezten duenarekin zerikusi zuzena du, baino ez dezagun sorpresa guztia azaldu. Pista bat baino ez, lehoi honek datorren Durangoko Azokan arrakasta zihurtatua duen zerbait aurkezten du, ...hori baino ez dizuegu kontatuko. Jakinnahia asetzeko bide erraza duzue, datorren larunbatean, urriaren 25a alegia, zoazte kioskora eta erosi Berria egunkaria, haren baitan aurkituko duzue Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarria, eta bertan misterio honen argibidea, bien bitartean, eta leoietaz ari garela, Bob Marley handiaren abesti honekin uzten zaituztegu...

Beltxo berriro ere golfean


Gogoan duzue duela astebeteko panttupien istorioa? Beltxok berean dihardu, atarramendu gutxirekin, izan ere kirol horretan ari dela panttupi honek pairatzen dituen ondorioak asmatu ezinezkoak bait dira, larunbatero bezala, urriaren 25eko Berria egunkariaren baitan Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian irakurri ahalko duzuen bezala.

2008-10-10

NAFARROA OINEZ 2008 FAMATU ENEAn


Urtean zehar ospatzen diren ikastolen aldeko jaialdien egutegia datorren urtea arte ixten du NAFARROA OINEZek. Aurtengoa, Iruñean ospatuko da eta ohitura legez, datorren larunbatean, urriaren 18an, bezperakoa egin dugu FAMATU ENEAn, Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian topatuko gaituzue, eta datorren igandean, denok Iruñeara!

Trikuren tripazakua


Ezinbestekoa da osasunarentzat elikadura egoki bat jarraitzea, bestela, ...odolkiak ordainetan! Zein goxoak diren, baina... horra hor non ageri diren mitxelinak eta haragi ederrak gerritik zintzilik, erraz jaten dena kostata kentzen da, eta honetan ari garela, Trikuk badu buruhauste berri bat udan jan dituen kutizia guztien ondorioak direla eta. Datorren larunbatean jakingo duzue bere berri, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, Berria egunkariaren paperezko edizioaren baitan.

2008-10-03

Jarri sasoian telebista ikusten ari zarela FAMATU ENEArekin!


Orain arte kontraesankorra zirudiena ez da hala!! Telebistak gure burmuinak iogur baten moduan uztekoz gain, sasoian jarri gaitzake. Atera iezaiozu etekina egongelako butakatxoari, nola? ja! zer uste duzue? Dena esango dizuegula? Metodo berria datorren urriaren 11an argitaratuko dugu Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbateroko moduan, Berria egunkariaren baitan...adi beraz...

Beltxo golfean


Nondik dator Beltxoren golfarekiko zaletasuna? golfo bat delako? Panttupien artetik halako savoir-faire eta gustu finak dituen bakarra delako?...ez dakigu zehazki, baino, hala ere gauza bi baino ezin ditzakegu zihurtatu: bata, Beltxok orain arte inoiz ez duela kirol honetan jokatu, eta bestea, datorren larunbatean misterio guztia argituko dizuen istorioa Berria egunkariaren baitako Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian aurkituko duzuela, datorren urriaren 11an.