2008-07-04

Armiarma sorgindua eta gure katua Pitxitxi

Blogeko post-ak pilatzen ari zaizkit, eta bada arrazoi bat, izan ere, interneterako konexiorik gabe geratu nintzen joan den astean, konpainiaz aldatzeak dakartzan kontuak, hogei eta lau ordutan aldatuko dizutela esaten dizue eta badirudi denok denboraren kontzeptu berbera ez dugula, kontua da berriro sarean garela, eta hemendik aurrera punttu-punttuan posteatu ahalko dudala, beraz barka atzerapenek eragindako eragozpenak (izan badituzue, bederen).

Harira, bihar bertan argitaratuko den komikiaren aurrerapenean irakurri ahal duzuen bezala, Joakina Sorginak armiarma gajoa sorginduko du, eta honek ondorenak izango ditu, botikaren bat hartzerakoan bezala, katarroa sendatu dezake, baino baita garatxoak eragin ere. Beno, kontua da Pitxitxi izeneko Joakina Sorginaren katua beti izan dela nagusi, baino baliteke felinoaren nagusitasuna kolokan jartzea Joakinarenean, sorginkeria dela eta, badakizue, jarraitu istorioa Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarriko orrialdeetan, datorren larunbatean, Berria egunkariaren baitan, uztailaren 12an.