2007-11-27

PANTTUPIAK: Basajaunaren urteroko neurak


Panttupien istorioak jarraitzen dituzuenontzat kontu jakina dira udazkeneroko Basajaunaren tristealdiak, izan ere bere buruko "ilea" hostoez osatua dago, eta zer gertatzen zaie hostoei udazkenero? Ba, horitu, erori eta orbel bihurtzen direla, honela, urtero-urtero Basajauna burusoildu egiten da, eta honek ikaragarrizko neurak ekartzen dizkio (berari eta inguruan dituen orori). Baino badakizue ere, Lamiako lamia izateaz gain, ile kontuetan jakituna dela, ba ote du irtenbiderik Basajaunaren tristeziari amaiera emateko? Erantzuna beti bezala, Berria egunkariaren paperezko edizioan, datorren abenduaren zortzian, Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian, larunbatero zure kioskoan!!!

No hay comentarios: