2008-12-26

Panttupien agurra


Azken asteotan garatuz joan den istorioak argitu bezala, Panttupiek oporrak hartu nahi zituzten, zortzi urteren ostean nekatu xamar baitaude. Abentura eta pasadizo mordoa igaro dituzte Euskaldunon Egunkariko "Xingola" gehigarrian lehenik eta Berria egunkariko Mantangorri haur eta gaztetxoen gehigarrian azken bost urteotan. Honela, Triku, Pertxenta, Lamiako eta Beltxok hurren arte esango digute, baino baita Basajaunak, Joakina sorginak, Joanes Sugaraitxipi kapitainak eta honen filibustero eskifaiak, Abatzako jaunak eta Ezkor ahari sarkastiko baino leialak, Gorbeiako herensugeak, Txerrimutur ireltsoak, Pitxitxi katuak, Tartaloren begibakar Heavy Metalzale leinuak, aitona Zenutriok, aintzirako euli ganberro eta igel gizajoek eta panttupien abenturetako partaide, bidelagun eta askotan protagonista izan diren hainbat eta hainbat pertsonaiek besarkada handi bat ogorriko dizuete urte berriaren atarian, datorren urtarrilaren 3an, larunbata, betiko legez. Mila esker hor egoteagaitik!

No hay comentarios: