2010-01-04

URTEBETEREN OSTEAN, ITZULERA


Hasiera batean, astero-astero Berria egunkariaren Mantangorri Haur eta gaztetxoen gehigarrian argitaratzen nituen komikien aurrerapenekin osatu nuen blog hau. Etapa hura ixtea erabaki nuenetik, gauzak aldatzen joan dira, beste lanbide batzuetan murgildu nintzen eta bitakora xelebre honi post bat bera ere ez diot gehitu urtebetez. Azken aldian, eta urrian zehar egindako pintura erakusketa baten prestaketa lanetan ari nintzela, sareak norbanakoari eskeintzen zion aukera harrigarriez pentsatzen jardun nintzen, eta baita kargatu duzun orrialde honen baliabideez.
Aurrerantzean, aldaketak egiten joango naiz, denborarekin, lasai, lasai, aurretik egindako zenbait lan posteatuz, ea gustuko dituzuen. Besarkada bat eta urte berri on denori!

No hay comentarios: